Jean Rene Etxegarai
Jean Rene Etxegarai (Jean-René Etchegaray) (Beskoitze, Lapurdi, 1952ko martxoaren 6a)[1] abokatua eta politikaria da. 2017ko urtarrilaren 23tik[2] 2026ko apirilaren 11ra[3] Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria zen. 2026ko martxoko udal hauteskundeetan Baionako auzapez hautatu zuten.[4]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Politika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Beskoitzeko alkate-ordea izan zen eta hautagai independente gisa aurkeztu zen Bastidatik 1985eko hauteskunde kantonaletan.
Union des Démocrates pour la République-ko kidea (Errepublikaren aldeko demokraten batasuna) izan zen, 2012an Union des démocrates et indépendants (Demokraten eta independenteen batasuna) alderdi zentristako kide bihurtu zen arte.[5] 2022an Emmanuel Macron frantziar presidentearen Renaissance alderdian sartu zen.[6]
Baionako alkate-ordea izan da 1995 eta 2014 bitartean eta 2014ko hauteskundeen ondorioz, Baionako auzapez bilakatu zen. 2026ko martxoko udal hauteskundeetan, berriro ere, Baionako auzapez hautatu zuten.[4]
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Haren profil zentrista zela eta, 2017ko urtarrilaren 23an Euskal Hirigune Elkargoaren[7] lehendakari izendatu zuten (Communauté d'agglomération du Pays basque, CAPB, frantsesez).[8][9] Euskal Hirigune Elkargoa Ipar Euskal Herri osoa hartzen duen hirigune elkargoa da, Eskiula eta Jeztaze salbuespen,[10] egituraketa administratibo bateratua lortzeko eratutako erakundea. Erakunde horrek izaera administratiboa berria du,[11] Elkargoaren barneko udalerriei eskumen gehiago emanez.
Jean Rene Etxegarai lehendakariak,[12] gainera, etorkizunean eskumen gehiago eduki ahal dituztela eta departamendu propio bat lortu ahal dutela esan zuen, Ipar Euskal Herriak askotan eskatu duena.
Horrela, Euskal Herriko egitura administratiboa indartu da:
- Euskal Autonomia Erkidegoa: lehendakaria, Imanol Pradales
- Nafarroako Foru Komunitatea: lehendakaria, María Chivite
- Euskal Hirigune Elkargoa: lehendakaria, Jean Rene Etxegarai
2026ko apirilaren 11tik, Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari berria da.[13]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Frantsesez) «Maire de Bayonne (64) - nom, prénom, âge, date de naissance et la profession du maire de Bayonne» Mon-maire 2016-03-22 (kontsulta data: 2017-01-23).
- ↑ (Frantsesez) «Jean-René Etchegaray élu président de la communauté d’agglomération Pays basque» SudOuest.fr (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Elkegarai, Leire Casamajou. (2026-04-11). «Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izendatu dute» Berria (kontsulta data: 2026-04-11).
- 1 2 Erremundegi Beloki, Ekhi. (2026-03-23). «Etxegarairi so» Berria (kontsulta data: 2026-03-23).
- ↑ Baionako udaleko webgunea[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Logement, mobilité, intercommunalité : la rentrée politique du président de l'agglomération Pays Basque» France Bleu 2023/01/27 (kontsulta data: 2026/03/11).
- ↑ “Euskal Elkargoa”; Ipar Euskal Herriko hirigune elkargoaren izena |. (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Berria.eus. «Jean-Rene Etxegarai hautatu dute Euskal Elkargoko lehendakari» Berria (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etxegarai, Ipar Euskal Herriko Herri Elkargoaren presidentea. (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Lurralde Elkargoa. (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ (Frantsesez) Communauté d'agglomération Pays Basque. (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Vasca, EiTB Radio Televisión Pública. Jean-Rene Etchegaray, Euskal Hirigune Elkargoaren presidentea. (kontsulta data: 2017-11-25).
- ↑ Elkegarai, Leire Casamajou. (2026-04-11). «Alain Iriart Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izendatu dute» Berria (kontsulta data: 2026-04-11).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
| Aurrekoa Jean Grenet |
Baionako Alkatea 2014 - |
Ondorengoa ' |
| Aurrekoa Ez dago (sortu berria) |
Euskal Hirigune Elkargoaren lehendakaria 2017ko urtarrilaren 23a - |
Ondorengoa ' |