Jean Abeberri

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Abeberri
Bizitza
Jaiotza Biarritz1932ko azaroaren  1a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza Biarritz2017ko otsailaren  21a (84 urte)
Familia
Anai-arrebak
Jarduerak
Jarduerak politikaria, abokatua eta kazetaria
Kidetza Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea
Eskualzaleen Biltzarra
Frantziako Abokatuen Sindikatua
Human Rights League Itzuli
Izengoitia(k) Koko
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Enbata

Jean-Claude "Koko" Abeberri (Miarritze, Lapurdi, 1932ko azaroaren 1a - ib. 2017ko otsailaren 21a, Lapurdi[1]) euskal ekintzaile bat izan zen.

Abokatua lanbidez, Iparretarrakekin hasi zen lanean eta euskal militante asko defendatu zituen.[2] Enbata aldizkariko zuzendari ere izan zen. Bertan ditu argitaratuak hainbat artikulu. Aldizkariko buru zela, 1979ko apirilean Goardia Zibilak Biriatun atxilotu zuen, autoan ETAren Zutik aldizkariaren zenbait ale zeramatzalako. Urtebete geroago, Espainiako Polizia iraintzea egotzita auzipetu zuten.

1980ko hamarkadan Ipar Euskal Herrian GALek burutzen ari zen atentatu kanpainaren testuinguruan, Baionan Euskal Herriko Giza Eskubideen Babeserako Batzordea erakundearen sortzaileetako bat izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]