Jean Clareboudt

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jean Clareboudt
Clareboudt.png
Bizitza
Jaiotza Lyon1944
Herrialdea  Frantzia
Heriotza 1997ko apirilaren 7a (52/53 urte)
Hezkuntza
Heziketa Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lanbidea
Lanbidea artista, eskultorea eta margolaria
Mugimendua Arte abstraktua
Genero artistikoa Arte abstraktua

Jean Clareboudt (Lyon, Frantzia, 1944 - Istanbul, Turkia, 1997ko apirilaren 7a) eskultore eta diseinatzaile frantsesa izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Parisko Arte Aplikatuen Eskolan eta Arte Ederretako Unibertsitatean ikasi zuen. Aipagarriak ditu Conditions sailak, Condition 2 (1983), Condition 4 (1985) zenbait leku edo arkitektura eraikuntzarekin lotura duten lanak biltzen dituztenak. Clareboudtek ez zuen lantegirik, bere lanak bisitatzen zituen herrialde eta lekuetan bertan egiten saiatzen zen. Haren sailak ez ziren gai bati buruzko aldaerak, berak forma ematen zion egoera baten aukerak baizik; Condition izeneko sailak, esaterako, sakontasunean baino ez zuten antzik. Bestalde, aniztasuna zen Clareboudten lanaren ezaugarrietako bat. Hala ere, sailak osatzen zuten lanek seinale bat izaten zuten, eta materialaren edo horien arteko kontraste jokoaren bidez adierazten zituen: harria eta beira, zura eta ehuna, leuna eta pikortsua. Clareboudtek hainbat ohar koaderno utzi zituen, berez obrak direnak, zeinetan lanaren inguruko oharrak idatzi eta biltzen zituen: objektu-puskak, eskemak, gogoetak, bidaietan egindako oharrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jean Clareboudt Aldatu lotura Wikidatan