Jean Fagoaga
Itxura
| Jean Fagoaga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Sara, 1928ko urriaren 20a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Donibane Lohizune, 2026ko urtarrilaren 20a (97 urte) |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | medikua, politikaria eta pilotaria |
| Kidetza | Eusko Ikaskuntza |
Jean Fagoaga (Sara, Lapurdi, 1928ko urriaren 20a - Donibane Lohizune, 2026ko urtarrilaren 20a) lapurtar sendagile eta politikaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bordeleko Fakultatean ikasi zuen Medikuntza. 1947tik 1957ra xisterako pilotari profesionala izan zen. 35 urtean medikuntzako lanetan jardun zuen Donibane Lohizunen, jubilatu zen arte. Telesforo Monzón hil ondoren iheslarien laguntzarako Anai Artea elkargo humanitarioaren lehendakari izendatu zuten.
Sarako alkatea izan da 1971-1997 urteetan. Abertzaleen Batasuna koalizioko hautagai izan zen 1988ko eta 1994ko hauteskundeetan, Ezpeletako kantonamenduan.[1] 1995etik eta bost urtez, Eusko Ikaskuntzako lehendakariordea izan zen Iparraldean.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
- ↑ Hermosilla, Gotzon. (2026-01-20). «Jean Fagoaga zendu da, Sarako auzapez izandakoa» Berria (kontsulta data: 2026-01-21).
- ↑ elkartea, IPARLA BAIGURA KOMUNIKAZIOA. (2026-01-20). «Jean Fagoaga, medikua, pilotaria eta euskal kulturaren hauspotzailea zendu da» Kazeta.eus (kontsulta data: 2026-01-21).