Jean Ithurriaga

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Ithurriaga
Bizitza
Jaiotza1896ko urtarrilaren 30a
Herrialdea Nafarroa Beherea
Heriotza1960ko azaroaren 9a (64 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak

Jean Ithurriaga (Irulegi, Nafarroa Beherea, 1896ko urtarrilaren 30a - Baiona, Lapurdi, 1960ko azaroaren 9a) Nafarroa Behereko euskaltzalea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Belokeko abade-etxean egin zituen lehen ikasketak. Lehen Mundu Gerran borrokan jardun ondoren, filosofia-ikasketak egin zituen Bordelen eta Parisen. Gerran ibili zen berriro 1940. urtetik aurrera.

1946. urtean Un peuple qui chante obra eman zuen argitara Miarritzen. Ondoren, Parisen jarri zen bizitzen eta bertako Euskaltzaleen Biltzarreko lehendakari hautatu zuten. Baionara itzuli zen eta hango museoko zuzendari izendatu zuten 1955. urtean. Harenak dira, Les Basques (1959), Meubles et ensembles basques (1960) eta Le Pays Basque obrak.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]