Jean Nesprias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jean Nesprias
Bizitza
Jaiotza Biarritz1927ko ekainaren 18a
Herrialdea  Lapurdi, Euskal Herria
Heriotza 2018ko otsailaren 5a (90 urte)
Irakaslea(k) Segundo Olaeta
Jarduerak
Jarduerak dantzaria
Jasotako sariak

Jean Nesprias (Biarritz, Lapurdi, 1927ko ekainaren 18a - 2018ko otsailaren 5a) dantza irakaslea izan zen[1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biarritzeko baserri batean sortu zen Jean Nesprias, eta 12 urte zituenean hasi zen euskal dantzak ikasten, Segundo Olaeta koreografoarekin. Dantza irakasteari, berriz, 1941ean ekin zion, Orok Bat eliz elkartean, Angeluko Blancpignon parrokian. Bassaisteguy erretoreak eskatu zion. Gazteei futbolaz aparte beste zerbait proposatzeko, Orok Bat dantza taldea sortu zuen 1943an. 16 urte zituen orduan Nespriasek. 1963an, Orai Bat izena hartu zuen Orok Batek, eta Baionan kokatu zuten. Erretreta hartutakoan, 1993an, Erro Bat sortu zuen[1].

Adinean aurrera egin arte jarraitu zuen dantza irakasten, baita txistua ere. Hain zuzen, Jean Hillau baigorriarrarekin ikasi zuen tresna hori jotzen[1].

Euskal Kultur Erakundeak 2012an egindako elkarrizketa batean, euskal dantzak eboluzionatu egin behar zuela zioen, hala ere, zehaztapen batekin: "Ez da sekula ahantzi behar euskal dantzaz mintzo garela eta ez dantzaz orokorki"[1].

2011n agertu zen azkenekoz oholtza gainean, Mizel Theret koreografoaren Oroitzen naiz lanean, euskal dantzaren ikur izan diren Philippe Oianburu eta Koldo Zabalarekin batera[1].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]