Segundo Olaeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Segundo Olaeta
Bizitza
Jaiotza Gernika-Lumo1896ko martxoaren 24a
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Heriotza Bilbo, 1971 (74/75 urte)
Familia
Seme-alabak
Ikaslea(k) Jean Nesprias
Jarduerak
Jarduerak koreografoa

Segundo Olaeta Mugartegi (Gernika, Bizkaia, 1896ko martxoaren 24a - Bilbo, Bizkaia, 1971) musikaria eta koreografoa izan zen. Euskal Herrian zehar herri musika eta dantzak biltzeari ekin zion. 1926 urtean Elai-Alai dantza-taldea sortu zuen. Espainiako Gerra Zibila dela eta erbesteratu behar izan zuen baina laster itzuli zen. 1950 urtean, Miren Teresa, Biktor eta Lourdes bere seme-alabekin Olaeta Balletak sortu zituzten, euskal dantza tradizionala eta ballet klasikoa uztartuz. Ballet horiekin 1967 urtean jira arrakastatsu bat egin zuten Ameriketako Estatu Batuetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere jaioterrian egin zituen musikako lehen ikasketak, Seber Altube idazle eta filologoa irakasle zuela. Bartzelonara joan zen ondoren eta kontrapuntu, fuga eta musika tresnen egokitzapenerako ikasketak egin zituen. 1920 urtean Gernikako Musika-Bandaren zuzendari izendatu zuten eta horretan hainbat sari irabazi zituen. Euskal Herri osoan zehar arrakasta handia izan zuen Elai-Alai dantza taldea sortu zuen. Taldeak antzezturiko obren artean baziren Olaetak berak konposatuak: Meza Osteko Jaya, Donibane Gaba, Estei-taldea, Kandelario, Agate-Deuna eta Jaun Zurian Zinegitea, besteak beste. Frantziako eta Belgikako hiri garrantzitsuenetan egin zituen emanaldiak Olaetaren Elai-Alai dantza taldeak. Geroago Miarritze, Baiona eta Donibane Lohizuneko Euskal Dantzetako Akademien zuzendaria izan zen. 1950. urtean, Victor eta Lourdes seme-alabekin, Olaeta Balletak dantza taldea eta eskola sortu zituen Bilbon. Taldeak Madril, Bartzelona, Bilbo eta Oviedon antzeztu ditu euskal musikagileen (Aita Donostia, Uruñuela, Aranbarri, Guridi) obrak eta euskal kutsuko musika: Aurresku de anteiglesia, Cortejo suletino o Mascarada suletina, Sagar-Dantza eta abar. Ballet honek Europako (Londres, Amsterdam) eta Ameriketako (Estatu Batuak, Kanada, Mexiko, Venezuela, Puerto Rico, Jamaika) hiri nagusietan jarduteko kontratuak izan zituen 1965 eta 1967 urteetan.


Biografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.


Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]