Jean Pierre Garat
Itxura
Jean Pierre Garat | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hazparne, 1773ko uztailaren 7a |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | 1846ko abenduaren 6a (73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | apaiza |
Jean Pierre Garat (Hazparne, Lapurdi, 1773ko uztailaren 7a - 1846ko abenduaren 6a) Lapurdiko apaiza eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hogeita hamalau urte zituela egin zen apaiz eta, Uztaritzen egon ondoren, Bihotz Sainduaren Apezen elkartea sortu zuen Hazparnen, 1812an. Ceruko gakhoa izeneko liburuxka idatzi zuen euskaraz, Etxeberri apaizarekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.