Edukira joan

Jean Urruti

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jean Urruti
Izen osoa: Jean Urruti
Jaiotza data: 1912ko urriaren 22a
Jaioterria: Donapaleu (Nafarroa Beherea)
Heriotza data: 2002ko abuztuaren 16a (89 urte)
Pilotaria
Modalitatea: esku huskako pilota
Postua:
Debutatze data: 1932
Erretiratze data: 1970

Jean Urruti (Donapaleu, 1912ko urriaren 22a - 2002ko abuztuaren 16a) esku huskako pilotari profesionala izan zen.

17 urte besterik ez zituela, esku huskako Frantziako txapeldun junior bilakatu zen. Gero joko garbi, errebote, esku huska eta pasakako Frantziako txapeldun seniorra izan zen. 1930ean Wendel Kopa irabazi zuen eta 1932an profesional bilakatu zen.[1]

Bigarren Mundu Gerran, hainbat aldiz ihes egin ondoren, Ukrainiako Rawa Ruska hirian zegoen Sarraski-esparruan bukatu zen. Bertatik, berriro ihes egin zuen eta Erresistentziaren kide bilakatu zen. Mugalari moduan amaitu zuen gerra eta frontoietara itzuli zen.[2]

1995ean «Gloire du sport» izendatu zuten, Xikito Kanbokoarekin batera izendaturiko pilotari bakarra izanik. 2003an jaioterriko pilotalekuko kaleari bere izena eman zioten.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Frantsesez) Baxe Nafarroko Turismo Bulegoa. Jean Urruty, pilotari légendaire.... .
  2. (Gaztelaniaz) Egaña, Iñaki. (2009). Mil nuevas noticias insólitas del país de los vascos. Txalaparta, 253 or. ISBN 9788481365436..