Jefferson Airplane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jefferson Airplane
Jefferson Airplane photo 1967.JPG
Jefferson Airplane 1967an
Datuak
Jatorria San Frantzisko, Kalifornia,  AEB
Musika mota folk rocka
acid rocka
rock psikodelikoa
Urteak 1965 - 1972
1989
1996
Produkzioa
Diskoetxea(k) RCA Victor
Epic Records
Grunt Records
Lehengo taldekideak

Signe Toly Anderson
Marty Balin
Bob Harvey
Paul Kantner
Jorma Kaukonen
Jerry Peloquin
Skip Spence
Jack Casady
Spencer Dryden
Grace Slick
Joey Covington
Papa John Creach
John Barbata
David Freiberg
Informazio gehigarria
MusicBrainz 39c2a93d-9afa-4a22-9bba-c087ab056e1c
jeffersonairplane.com

Jefferson Airplane estatubatuar rock taldea izan zen, 1960ko hamarkadaren erdialdean San Frantziskon sortutakoa. Musika psikodelikoaren aitzindaria izan zen. Taldearen bi abesti, "Somebody to Love" eta "White Rabbit", Historiako 500 kanta hoberenen zerrendan kokatu zituen Rolling Stone aldizkariak.[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marty Balin kantariaren ekimenez sortu zuten Jefferson Airplane 1965ean Paul Kantner eta Jorma Kaukonen gitarristek, Signe Toly Anderson kantariak, Bob Harvey baxu jotzaileak eta Jerry Peloquin bateria jotzaileak. Andersonek 1966an utzi zuen taldea, eta Grace Slickek ordeztu zuen. Taldea berehala bihurtu zen 1960ko hamarkadaren amaieran Kalifornian garatu zen kontrakulturaren ikur nagusietakoa. Gai politikoak eta zientzia-fikzioa uztartzen zituen Kantnerrek bere hitzetan, eta musikan tonu psikodelikoak nabarmentzen ziren. Kantner izan zen, hain zuzen ere, garaiko kantu ezagun askoren egilea: “Watch her Ride”, “The Ballad of You and Me and Pooneil”, “Crown of Creation”... Balinekin lau eskutara idatzitakoak dira, berriz, “Today” eta “Volunteers”.[2]

Garai hartan egin ziren makrojaialdi guztietan hartu zuen parte Jefferson Airplanek. Montereyn izan zen 1967an, Woodstocken 1969an, eta baita Altamonten ere. Urte loriatsu haien ondoren, ordea, barne tentsioak agerian gelditu ziren. 1970ean Kantner bakarka estreinatu zen Blows Against The Empire diskoarekin, bere hurrengo proiektua izango zenari nolabaiteko bidea eginez. Izan ere, Jefferson Airplanen ibilitako kide batzuekin eta beste musikari batzuekin, ibilbide arrakastatsu eta komertzialagoa abiatu zuen Jefferson Starship proiektuarekin.[2]

Taldekideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estudioko diskoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jefferson Airplane 1966ko apirilean. Ezkerretik hasita, Anderson, Casady, Balin, Spence, Kantner eta Kaukonen.

Bildumak eta zuzenekoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

The Worst of Jefferson Airplane diskoaren iragarkia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. 500 Greatest Songs of All Time rollingstone.com . Noiz kontsultatua: 2019-10-31.
  2. a b Lizarralde, Mikel Paul Kantner hil da, Jefferson Airplane taldearen sortzailea Berria egunkaria, 2016ko urtarrilak 29, CC BY-SA 4.0, berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-30.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jefferson Airplane Aldatu lotura Wikidatan