Jehan Titelouze
Itxura
| Jehan Titelouze | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Saint-Omer, 1563 (egutegi gregorianoa) |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Rouen, 1633ko urriaren 24a (69/70 urte) |
| Hobiratze lekua | Rouengo katedrala |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | frantsesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | organista, konpositorea eta olerkaria |
| Mugimendua | musika klasikoa musika barrokoa |
| Musika instrumentua | organoa |
Jehan Titelouze (Saint-Omer, Frantzia, c. 1562/3 – Rouen, Frantzia, 1633ko urriaren 24a) organista eta musikagilea izan zen. Rouengo Saint Jean elizako organista izan zen (1585), eta, gero, katedralekoa (1588). Organo-musika inprobisatzen oso trebea zen. Organorako bakarrik idatzi zuen. Ingeles birjinalista eta organisten eta frantses-flandestar polifonisten eragina antzematen zaio idatzi zituen lanetan.
Lan aipagarriak ditu: Organoan jotzeko ereserkiak (1623), magnificat batzuk eta mezak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.