Edukira joan

Jenny Morris

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jenny Morris

Bizitza
JaiotzaRed House1861eko urtarrilaren 17a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
HeriotzaOver Stowey1935eko uztailaren 11 (74 urte)
Familia
AitaWilliam Morris
AmaJane Morris
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaNotting Hill and Ealing High School (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakehungintzako artista

Jane Alice (Jenny) Morris (1861eko urtarrilaren 17a1935eko uztailaren 11) brodatzaile ingelesa izan zen.

Jenny Morris 1861ko urtarrilak 17an jaio zen Red House, Bexleyheath herriko Red House etxean jaio zen.

William Morris eta Jane Morrisen alaba nagusia zen eta May Morrisen ahizpa hurrengo urtean jaio zen.[1]

Jenny Morris, Dante Gabriel Rossetti, 1871.

Jenny Morris eta bere ahizpa etxean heziak izan ziren eta, epe motz batez, Notting Hill High School bigarren hezkuntzako eskolara joan ziren.

Oso azkarra zen eta Cambridge-eko tokian tokiko azterketak gainditu zituen, Oxford edo Cabridgeko emakumeentzako college batera joan ahal izateko. Hala eta guztiz ere, 1867an epilepsia agertu zitzaion eta hasieran oso arina zen arren, urteek aurrera egin ahala, gero eta gogorragoak bihurtu ziren gaixotasunaren erasoaldiak.[2]

Gurasoak bizirik izan zituen artean, Londresen bizi izan zen bere etxean edo kostaldean, zaindari batez lagunduta. Amaren heriotzaren ostean, bere ahizpa May Morris arduratu zen haren zaintzaz.[3]

Brodatzaile oso trebea izan zen Jenny Morris, bere ahizpa eta ama bezala.

Bere lana Londresko William Morris Gallery galerian dago gordeta. Lan horiek bere trebetasun handia erakusten duten arren, familiarentzat egindako piezak ziren bakarrik.[4]

British Library liburutegian daude gordeta Jenny Morris eta Sydney Cockerell bere aitaren legelariaren arteko gutunak (1897-1919).[5]

Over Stowey-n (Somerset) hil zen 1935eko uztailaren 11n, 74 urterekin, diabetesaren konplikazioen eraginez.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Marsh, Jan (1986): Jane and May Morris: A Biographical Story, 1839-1938.
  2. MacCarthy, Fiona. (1995). William Morris. A Life for our Time. Faber, 368 or..
  3. Bain, Rowan. (2017). "A Tale of Two Sisters: May and Jenny Morris". In Hulse, Lynn (ed.). May Morris. New Perspectives.. Londres: Friends of the William Morris Gallery, 42–55 or. ISBN 978-19108-85529..
  4. Parry, Linda. (2013-04-16). William Morris Textiles. V&A, 29 or. ISBN 978-1 85177 732 7...
  5. Davis, Celia. (2018). «Jenny Morris in her Own Voice: Letters to Sydney Cockerell, 1897-99» THE JOURNAL OF WILLIAM MORRIS STUDIES XXII (4): 31-46..
  6. Brown, Phillip. (2016-05-11). The Tragedy of Jenny Morris. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]