Jensen FF
Itxura
Jensen FF | |
---|---|
Ekoizlea | Jensen Motors (en) |
Marka | Jensen Motors (en) |
Motorra | gasolinazko motor |
Luzera | 4.851 milimetro |
Zabalera | 1.753 milimetro |
Altuera | 1.397 milimetro |
Jensen FF GT automobila da Jensen Motors fabrikatzaile ingelesak ekoitzi zuena 1966 eta 1971 urteen artean. Lau gurpiletako trakzioarekin eta aurreko luzetarako motorrarekin, Audi Quattroa baino urte batzuk lehenago, ekoitzi zen lehen automobil ez-noranahikoa izan zen. Blokeoaren kontrako balazta-sistema bat ekipatzen ere lehena izan zen.
FF siglek «Ferguson Formula» esan nahi dute, Ferguson Research Ltd. izan baitzen Jensen FF trakzio-sistema hornitzen zuen lau gurpiletako trakzio-sistemaren asmatzailea.
FFak 383 hazbete kubikoko (6276 cc) V8 Chrysler motor bat zuen 329.5 PSrekin (325 bhp) (242.4 kW) eta bere abiadura-kaxa 3 abiadurako A-727 torqueflite automatiko bat zen. 320 Jensen FF baino ez ziren fabrikatu guztira.