Jeroni Estades i Llabrés
Jeroni Estades i Llabrés | |||
---|---|---|---|
1914ko martxoaren 3a - 1916ko martxoaren 16a Barrutia: Palma Mallorcakoa | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Sóller, 1862ko abuztuaren 7a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Heriotza | 1932 (69/70 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania katalana | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria eta enpresaburua | ||
Lantokia(k) | Madril |
Jeroni Estades i Llabrés (Sóller, Mallorca, 1862ko abuztuaren 7a – Madril, 1932) enpresaburu eta politikari bat izan zen, Espainiako Gorteetako diputatua Borboien berrezarkuntzan.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Antonio Maurarekin lotura estua eduki zuen, jarduera politikoari dagokionez. Gas, zementu eta eraikuntza enpresetan parte hartu zuen, eta Compañía de Navegación Sollerense (Sóllerseko Nabigazio Konpainia) garraio enpresa sortu zuen. Sóllerreko trenbidea eraikitzea proposatu zuen, 1904an; proiektua 1912an gauzatu zen, eta 1929an Sóllerreko tranbiaren elektrifikazioa arrakastaz bultzatu zuen. Palmako barrutiko diputatu hautatua izan zen, Alderdi Liberal-Kontserbadorearen izenean, 1914ko Espainiako hauteskunde orokorretan. Tokian tokiko jauntxoen sistemaren barruan, Mauraren konfiantzazko gizon gisa, Sóllerreko politika erabat bere mendean eduki zuen.
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- «Jeroni Estades i Llabrés». Gran Enciclopèdia Catalana. Barcelona: Grup Enciclopèdia Catalana.
- Historia del tren de Sóller.