Jerusalem urrezkoa
Jerusalem urrezkoa | |
---|---|
Shuli Natan (en) eta Nizza Thobi (en) musika-lana | |
Egilea(k) | Shuli Natan (en) eta Nizza Thobi (en) |
Argitaratze-data | 1967 |
Izenburua | ירושלים של זהב |
Jatorrizko hizkuntza | hebreera |
Honen izena darama | Jerusalem eta urre |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | music of Israel (en) |
Hizkuntza | Modern Hebrew (en) |
Diskoetxea | Hed Arzi Music (en) |
Hitzak | Naomi Shemer |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Naomi Shemer |
Argumentu nagusia | Jerusalema |
Bideoa | YouTube eta YouTube |
Jerusalem urrezkoa (Hebreeraz ירושלים של זהב - Yerushalayim shel zahav) 1967an Naomi Shemer musikari eta abeslariak idatzi eta abesturiko israeldar abesti herrikoia da. 1967an Israelgo «urteko abesti»tzat hautatu zuten. Israelgo bigarren ereserkia ez ofizialtzat ere jo ohi da.
Schindler's List filmaren amaiera hunkigarrian Yerushalaim shel zahav abestia agertu izanari esker nazioartean nolabaiteko ospea bereganatu zuen.
Euskal jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urte luzez Naomi Shemer abeslariari bere abesti honek eta Pello Joxepe euskal abesti herrikoiaren arteko doinuen antzekotasunari buruz galdekatu zitzaion, Shemerren erantzuna beti ezezkoa borobila izan zen. 2005eko maiatzean, jada abeslaria hila zegoela, bere lagun min batek Naomi Shemer berak hil aurretik laga zion gutun bat argitara eman zuen. Bertan bere musikalan ospetsuaren doinua nolabait Paco Ibañez abeslariak euskaraz abesten entzun zuenean (Pello Joxepe) bururatu zitzaiola aipatzen da. Azken abeslari honek 1960eko hamarkadaren amaieraldera Israel bisitatua zuen. Shemerrek gutunean azaltzen duenez, modu inkontzienteki egin zuen eta honetaz ohartzean gaizki sentitu omen zen.[1]
Nahiz eta antzekotasuna garbia izan, Paco Ibáñezek aipatu zuenez, Shemerrek ez zuen bere burua erruduntzat hartu behar.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Nomi Shemerrek gutun batean bere 'Jerusalem urrezkoa' euskal sehaska kanta batetik plagiatu zuela onartzen du. El Mundo espainiar egunkaria, 2005ko maiatzaren 5a. jatorrizko iturria (Ingelesez) Haaretz israeldar egunkarian izan zen.
- ↑ Naomi Shemerrek ez du gaizki sentitu behar, dio euskal abeslariak, (Ingelesez), Haaretz, 06/05/2005.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Naomi Shemer abeslariaren Yerushalaim shel zahav abestiaren bertsioa bideo honetan entzungai eta ikusgai (Hebreeraz)
- Paco Ibañez abeslariaren Pello Joxepe abestiaren bertsioaren bideoa ikusgai eta entzungai
- Yerushalaim shel zahav abestia Schindler's List filmaren amaieran abesten den uneko bideoa entzungai eta ikusgai (Hebreeraz)
- Ofra Haza abeslariaren Yerushalaim shel zahav abestiaren bertsioa bideo honetan entzungai eta ikusgai (Hebreeraz)