Pello Joxepe (kanta)
Pello Joxepe Nafarroako euskal kanta herrikoia da, bertsio bi dituena. Paco Ibañezek abestutako kanta honen bertsio baten doinua oinarritzat hartuz 1967an Naomi Shemer abeslari israeldarrak bere Jerusalem urrezkoa abesti ospetsua sortu zuen.
Hitzak eta musika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hau pena eta pesadumbria!
Senarrak haurra ukatu.
"Pello Josepe, bihotz nirea,
haur horrek aita zu zaitu.
haur horrentzako beste jaberik
ezin nezake topatu".
"Fortunosoa nintzela baina
ni naiz fortuna gabea.
Abade batek eraman ditu
umea eta andrea.
Aita berea bazuen ere
Andrea nuen nerea."