Jerusalemgo setioa (k.a. 597)

Koordenatuak: 31°46′39″N 35°13′48″E / 31.7775°N 35.23°E / 31.7775; 35.23
Wikipedia, Entziklopedia askea
Jerusalemgo setioa
Judu-babiloniar Gerra
Nabukodonosorren Kronikak
Datac.K.a. 597
LekuaJerusalem
Koordenatuak31°46′39″N 35°13′48″E / 31.7775°N 35.23°E / 31.7775; 35.23
EmaitzaBabiloniarren garaipena, hiriaren suntsipena
Gudulariak
Judeako Erresuma Neobabiloniar Inperioa
Buruzagiak
Joakim 
Joiakin
Nabukodonosor II.a
Artikulu hau k.a. 597ko setioari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Jerusalemgo setioa».

Jerusalemgo setioa, k.a. 597 inguruan gertaturiko Neobabiloniar Inperioaren kanpaina militarra izan zen. K.a. 605ean, Nabukodonosor II.ak Nekao II.a faraoia garaitu zuen Karkemisheko guduan eta, ondoren, Judeako Erresuma inbaditu zuen. Nabukodonosorren Kronikaren arabera, Judeako Joakim erregea babiloniar domeinuaren aurka matxinatu zen, baina Nabukodonosorrek hiria hartu eta Sedekias ezarri zuen gobernari.

Setioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jerusalemen suntsipena saihesteko, Joakim Judakoa erregeak, bere erreginaldiaren hirugarren urtean, Egiptotik Babiloniarako leialtasuna aldatu zuen. Jerusalemgo altxortegitik zergak ordaindu zituen, Tenpluko zenbait tramankulu eta errege-familiako zenbait kide eta noblezia bahitu gisa ere utziz.[1] K.a. 601ean, bere erregealdiko laugarren urtean, Nabukodonosor arrakastarik gabe saiatu zen Egipto inbaditzen, eta galera handiak izan ondoren, atzera egin zuen. Porrotak, Babiloniari leialtasuna zor zioten Sortaldeko estatuen matxinada ugari eragin zituen, Judea barne. Joakimek, Nabukodonosorri zerga ordaintzeari utzi eta egiptoarren aldeko jarrera hartu zuen.[2]

Nabukodonosorrek laster egin zien aurre matxinada horiei. Nabukodonosorren kronikaren arabera,[3] Jerusalem setiatu zuen, azkenean K.a. 597an Adarreko 2an (martxoaren 16an) erori zena. Kronikak honela dio:

« Zazpigarren urteako [Nabukodonosor II.aren erregealdikoa - k.a. 598] Kislev hilabetean [azaroa/abendua] Babiloniako erregeak bere armada bildu zuen, eta Hatti lurraldea [Turkia/Siria] inbaditu ondoren Judea hiria setiatu zuen. Adar hilabetearen bigarren egunean [martxoak 16] hiria konkistatu eta erregea [Joiakin] preso hartu zuen. Bere ordez, bere aukerako errege bat [Sedekias] ezarri zuen, eta, zerga aberats bat jaso ondoren, Babiloniara bidali zituen.[4] »


Joakim setioan hil zen, ziurrenik k.a. 598ko marcheshvanen 22an (abenduaren 10ean)[5] edo Kislev[6] edo Tevet[7] hilabeteetan. Nabukodonosorrek hiria eta tenplua arpilatu zituen, eta Joiakin errege berria (zortzi edo hemezortzi urte zituena), haren gortea, beste hiritar eta artisau ospetsu batzuk eta Judako juduen zati handi bat erbesteratu zituen, hamar mila pertsona inguru.[8] Erbesteratzea k.a. 597ko Nisan baino lehen gertatu zen, izan ere, Ezekielen Liburuan datak gertaera horretatik aurrera zenbatzen dira.[9] Gertakizunak Tanakheko (Hebrear Biblia edo Itun Zaharra) Neviim eta Ketuvim sailetan deskribatzen dira (2 Erg 24:10-16). Lehenengo deportazioa erbestearen eta diaspora juduaren hasiera izan zen. Bibliako testuak (2 Erg 24:13-17) honako hau adierazten du:

« Jaunak esana zuenez, Jaunaren etxeko eta jauregiko altxor guztiak eraman zituen Nabukodonosorrek, eta Israelgo errege Salomonek Jaunaren tenplurako egin zituen urrezko tresna guztiak hautsi. Jerusalemgo jende guztia erbestera eraman zuen, buruzagi zein handiki. Guztira hamar mila erbesteratu. Errementari eta sarrailgileak ere eraman zituen. Herriko jende xehea bakarrik utzi zuen. Joiakin erregea ere erbesteratu zuen Jerusalemdik Babiloniara, beraren ama, emazte, funtzionario eta Judako aitoren semeekin batera. Zazpi mila handiki ere eraman zituen Babiloniako erregeak, bai eta mila errementari eta sarrailgile ere, denak gudari izateko gai. Babiloniara eraman zituen denak gatibu. Ondoren, Nabukodonosorrek Joiakinen osaba Matanias izendatu zuen errege. Eta izena aldatu zion, Sedekias deituz »


Nabukodonosorrek Joiakinen osaba Sedekias Judearen errege txotxongilo gisa ezarri eta Joiakinek Babilonian jarraitu behar izan zuen.[10] Sedekiasen erregealdiaren hasiera hainbat modutara datatu da k.a. 597ko Nisanen hasiera baino aste gutxi batzuk lehenago[11] edo geroago.[12][13]

Kronologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donald Wisemanek 1956an argitaratu zituen Babiloniako Kroniken arabera, Nabukodonosorrek k.a. 597ko Adarreko 2an (martxoak 16) harrapatu zuen lehen aldiz Jerusalem.[14] Wiseman argitaratu aurretik, E. R. Thielek, testu biblikoetatik abiatuta, Nabukodonosorrek Jerusalemen hasierako harrapaketa k.a. 597ko udaberrian gertatu zela adierazi zuen,[15] baina beste aditu batzuek, William F. Albright barne, k.a. 598an datatu zuten gertaera.[16]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Bullock, C. Hassell. An Introduction to the Old Testament Prophetic Books. , 340 or..
  2. The Divided Monarchy c. 931–586 BC
  3. Geoffrey Wigoder, The Illustrated Dictionary & Concordance of the Bible Pub. by Sterling Publishing Company, Inc. (2006)
  4. No 24 WA21946, The Babylonian Chronicles, The British Museum
  5. (Ingelesez) Horn, Siegfried H.. (1967). «The Babylonian Chronicle and the Ancient Calendar of the Kingdom of Judah» (pdf) Andrews University Seminary Studies V (1): 21..
  6. (Ingelesez) Lipschits, Oded. (2002). «'Jehoiakim Slept with his Fathers...' (II Kings 24:6) - Did He?» (pdf) Journal of Hebrew Scriptures 4: 23.  doi:10.5508/jhs.2002.v4.a1. ISSN 1203-1542..
  7. (Ingelesez) Green, Alberto R.. (1982). «The fate of Jehoiakim» (pdf) Andrews University Seminary Studies 20 (2): 106..
  8. The Oxford History of the Biblical World, ed. by Michael D Coogan. Published by Oxford University Press, 1999. p. 350
  9. (Ingelesez) Young, Rodger C.. (2004). «When Did Jerusalem Fall?» (pdf) Journal of the Evangelical Theological Society 47 (1): 32ff..
  10. Britannica.com, Zedekiah
  11. (Ingelesez) Thompson, John Arthur. (1980). The Book of Jeremiah. Wm. B. Eerdmans Publishing, 729 or..
  12. Hayes, John H.; Hooker, Paul K.. (2007). A New Chronology for the Kings of Israel and Judah and Its Implications for Biblical History and Literature. Wipf and Stock Publishers, 95 or..
  13. Thiele, Edwin R.. (1970). The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings. Kregel Academic, 192 or..
  14. D. J. Wiseman, Chronicles of Chaldean Kings in the British Museum (London: Trustees of the British Museum, 1956) 73.
  15. Edwin Thiele, The Mysterious Numbers of the Hebrew Kings, (1st ed.; New York: Macmillan, 1951; 2d ed.; Grand Rapids: Eerdmans, 1965; 3rd ed.; Grand Rapids: Zondervan/Kregel, 1983). ISBN 0-8254-3825-X, 9780825438257, 217.
  16. Kenneth Strand, "Thiele's Biblical Chronology As a Corrective for Extrabiblical Dates," Andrews University Seminary Studies 34 (1996) 310, 317.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]