Sedekias

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sedekias

Judeako erregea

K.a. 597 - K.a. 587
Bizitza
JaiotzaJerusalem, K.a. 617
HerrialdeaJudeako Erresuma
Talde etnikoaIsraelita
HeriotzaBabilonia, K.a. 550 (66/67 urte)
Familia
AitaJosias
AmaHamutal
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaDavidic line (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakaramera
Bibliako hebreera
Jarduerak
Jarduerakerregea
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioajahvismoa

Sedekias[1] (hebreeraz: צִדְקִיָּהוּ‎Ṣīdqīyahū; antzinako grezieraz: ΣεδεκίαςSedekías; latinez: Sedecias) Judako hogeigarren eta azken erregea izan zen, K.a. 597-k. a. 586 urteetan. Nabukodonosor II.ak izendatu zuen Jerusalemgo setioaren ondoren Joiakin bere iloba ordezkatzeko.

Bibliaren deskripzioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sedekias Josias[2] eta Hamutalen semea zen, eta bere jatorrizko izena Matanias (hebreeraz: מַתַּנְיָהוּ‎Mattanyāhū, "Jainkoaren oparia"; grezieraz: Μαθθανίας; latinez: Matthanias) zen. Nabukodonosor II.ak errege izendatu zuenean 21 urte zituen. Onarpen partziala baino ez zuen lortu, batzuek Joiakin erregetzat hartzen jarraitu baitzuten, nahiz eta gatibu egon. Izan ere, Babiloniako erbestealdi luzean, herri judua, banandua izan arren, profeten, hala nola Ezekiel, Jeremias eta Daniel, ekintzaren bidez harremanetan zegoen. Sedekiasen erregealdian Hananias profeta nahasi eta kontraesankorren oposizioa izan zuen.[3] Honek Babiloniari aurre egiteko Jainkoaren mesedea predikatzen zuen. Jeremiasek, berriz, babiloniarren kontra ez egitea aholkatzen zuen eta babiloniarrek Judaren eta Jerusalemen erresuma suntsitzen zutela iragartzen zuen.[4] Sedekiasek Babiloniari zergak ez ordaintzea erabaki zuen, eta Egiptorekin aliantza bat egitea bilatu zuen.[5]

Nabukodonosorrek orduan, k.a. 587an, Jerusalem setiatu zuen, bere erorketa eta suntsipena eta juduen esklabotza eragin arte.[6] Sedekiasek eta bere nobleek hiritik ihes egin zuten, baina Jerikoko lautadetan preso hartu eta Riblahra eraman zituzten, Hamateko lurraldean, Nabukodonosor zegoen lekuan.[7] Honen aginduz, Sedekiasek bere seme-alaben heriotza ikusi zuen. Nobleak ere exekutatu zituzten, eta, azkenean, Sedekias itsutu[8] eta Babiloniara eraman zuten gatibu. Nebuzaradan jeneral babiloniarrak Jerusalemgo tenplua eta errege jauregia erre egin zituen, eta Babiloniarako bigarren deportazioa burutu zen. Judea Babiloniako Samaria probintziari atxiki zitzaion.

Beste iturri batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biblian kontatutakoaz gain, Babiloniar Kroniketan ere erreferentzia anonimoa egiten zaio.[9] Kronikek honela diote:

« Zazpigarren urteako [Nabukodonosor II.aren erregealdikoa - k.a. 598] Quislev hilabetean [azaroa/abendua] Babiloniako erregeak bere armada bildu zuen, eta Hatti lurraldea [Turkia/Siria] inbaditu ondoren Judea hiria setiatu zuen. Adar hilabetearen bigarren egunean [martxoak 16] hiria konkistatu eta erregea [Joiakin] preso hartu zuen. Bere ordez, bere aukerako errege bat [Sedekias] ezarri zuen, eta, zerga aberats bat jaso ondoren, Babiloniara bidali zituen. »

[10]

Hau 2 Erg 24:10-17 bertsetetan agertzen denarekin bat egiten du.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Euskaltzaindia. 177. araua: Antzinateko pertsona-izenak eta izen mitologikoak (III). Bibliako pertsona-izenak. .
  2. Jr 37:1
  3. Jr 28:1-14
  4. Jr 27:1-10
  5. Ez 17:12-15
  6. 2 Erg 25:1-9
  7. Jr 39:2-5
  8. 2 Erg 25:7
  9. Wigoder, Geoffrey. (2006). The Illustrated Dictionary & Concordance of the Bible. Sterling Publishing Company, Inc..
  10. No 24 WA21946, The Babylonian Chronicles, The British Museum

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.