Edukira joan

Jesse Jane

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesse Jane

(2013)
Bizitza
JaiotzaFort Worth1980ko uztailaren 16a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
HeriotzaMoore (Oklahoma)2024ko urtarrilaren 24a (43 urte)
Heriotza modua: droga-gaindosia
Familia
Ezkontidea(k)Rick Patrick (en) Itzuli  (2005eko azaroa -  2012ko otsaila)
Hezkuntza
HeziketaMoore High School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakaktore pornoa, modeloa, aktorea, kazetaria eta zinema aktorea
Pisua50 kilogramo
Altuera160 zentimetro
Jasotako sariak

jessejane.com
IMDB: nm1377478 Allocine: 583295 Allmovie: p468109 TV.com: people/jesse-jane
Twitter: jessejane Instagram: thejessejane MySpace: jessejanerocks/ Edit the value on Wikidata

Jesse Jane, Cindy Taylorren izen artistikoa[1] (Fort Worth, Texas; 1980ko uztailaren 16 - Moore, Oklahoma, 2024ko urtarrilaren 24[2]) estatubatuarr aktore pornografikoa eta modelo erotikoa izan zen[3].

Lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fort Worthen (Texas) jaio bazen ere, Estatu Batuetako hegoaldeko eta erdialdeko hainbat tokitara joan behar izan zuen bizitzera, haurtzaroan, aita karrerako militarraren lana zela eta. Eskolan eta institutuan dantza-eskoletara joaten zen, animatzailea zen eta futbolean jokatzen zuen. Derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren, modelo gisa hasi zen. Arlingtonen (Texas) itzuli zen etxera, eta Hooters jatetxe-katerako lanean hasi zen. Eskualdeko zuzendari bihurtu zen, eta telebistako iragarkia egiteko hautatu zuten. Horrez gain, jatetxe-kate famaturako modelo bihurtu zen.

Hawaiian Tropic kosmetiko-katerako modeloa ere izan zen. Baywatch: Hawaiian Wedding filmean parte hartu zuen, eta American Dreams Pageant miss eta modeloen erakundearen fotogeniaren saria irabazi zuen.

Aktore gisa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2002an, Jessek aktore pornografikoa izatea erabaki zuen, eta Digital Playground estudioarekin harremanetan jarri zen. Haiek kontratu esklusiboa eskaini zioten. Bere ibilbidean, produkzio-etxearekin bakarrik lan egin zuen 2014. urtera arte, eta ezezaguna izatetik 2010eko hamarkadako industriako emakumezko aktorerik ospetsuenetako bat izatera pasatu zen. Pirates eta Pirates II: Stagnetti's Revenge film pornografikoetan parte hartu zuen, pirata maltzur batzuen aurka aritzen zen ofizialaren paperan. Filmek milioi bat dolar eta 8 milioi dolar kostatu zuten, hurrenez hurren, inoiz egindako film pornografikorik garestienetakoak[4].

Hainbat agerraldi egin zituen aldizkari pornografikoetan, hala nola Hustleren, eta mundu osoko aldizkari ez-pornografikoetan. Era berean, bideo batean eta Drowning Pool taldearen Desensitized diskoaren azalean agertu zen, eta harreman sentimentalak izan zituen Kid Rock eta Tommy Lee musikariekin.

Playboy TVko Naughty Amateurs Home Videos programako gidari izan zen, eta noizbehinkako agerraldiak izan zituen Estatu Batuetako telebistako saio batzuetan. 2015eko urtarrilean, 2 urteko esklusibotasun-kontratua sinatu zuen Jules Jordan Videorekin.

Heriotza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Brett Husaenmueller bikotearekin batera 2024ko urtarrilaren 24an gaindosi baten ondorioz hilda aurkitu zuten, 43 urte zituela[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Ellen Gray: CNBC probes ailing porn biz | Philadelphia Daily News | 07/15/2009» web.archive.org 2009-12-13 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  2. (Ingelesez) «Porn Star Jesse Jane Dead at 43 After Apparent Overdose with Boyfriend» TMZ 2024-01-25 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  3. «Hulu - CNBC Originals: Porn: Business of Pleasure - Watch the full episode now.» web.archive.org 2009-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  4. (Ingelesez) Tumin, Remy. (2024-01-26). «Jesse Jane, Pornographic Film Star, Dies at 43» The New York Times ISSN 0362-4331. (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).
  5. (Ingelesez) XBIZ. (2024-01-25). «Jesse Jane Passes Away at 43» XBIZ (Noiz kontsultatua: 2024-06-23).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]