Jesuiten eliza (Mannheim)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesuiten eliza (Mannheim)
Mannheim-jesuitenkirche.JPG
Jesuit Church.jpg
Kokapena
Estatu burujabe Alemania
Alemaniako estatua Baden-Württemberg
Government region of Baden-WürttembergKarlsruhe
HiriaMannheim
Koordenatuak 49° 29′ 10″ N, 8° 27′ 40″ E / 49.486°N,8.461°E / 49.486; 8.461Koordenatuak: 49° 29′ 10″ N, 8° 27′ 40″ E / 49.486°N,8.461°E / 49.486; 8.461
Historia eta erabilera
Irekiera1760
Izenaren jatorria Ignazio Loiolakoa
Erabilera gurtza-lekua
Arkitektura
Estiloa Arkitektura barrokoa
Ondarea

Jesuiten eliza (alemanez: Jesuitenkirche) Baden-Württemberg estatuko bigarren hiria den Mannheim hiriko eliza barrokoa da. Ignazio Loiolakoaren eta Frantzisko Xabierkoaren omenez sagaratu zen.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eliza 1733 eta 1756 artean eraiki zen, eta 1760an sagaratu. Alessandro Galli da Bibiena izan zen arkitektoa. 1906an eliza berriztua izan zen eta Bigarren Mundu Gerrako bonbaketen ondoren berreraikia izan zen.

Aldare nagusia

Eliza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Harearri gorriz eginiko fatxadan bi dorre ditu. Kupulak 75 metrotako altuera hartzen du eta goian Paul Egell arkitekto barrokoaren "Fama" du. Barrualdean marmolezko zutabeak daude eta dekorazioa barrokoaren hasierako garaitakoa da. Ignazio Loiolakoaren bizitzaren pasarteak ikus daitezke, baita Frantzisko Xabierkoak Indian izandako misioaren margoa ere.

Johann Michael Steigerrek 1754ean egindako kanpai barroko handia bonbaketek hainbeste kaltetu zuten Frederick William Schillingek bost kanpai egiteko erabili zuela 1956an. Gaur egun zortzi kanpai daude Jesuiten elizan. handienak 2 metroko diametroa dauka eta ia 5 tona.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]