Jesus Maria Muneta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jesus Maria Muneta
Bizitza
JaiotzaLarraga1939ko abenduaren 27a (84 urte)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea, apaiza, musikologoa eta organista
Jasotako sariak
Musika instrumentuaorganoa

Jesús María Muneta Martínez de Morentin (Larraga, Nafarroa, 1939ko abenduaren 27a -) nafar musikagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iruñean, Madrilen eta Cuencan egin zituen Apaiz ikasketak, eta Salamancako Unibertsitate Pontifizioan Teologiako lizentzia eskuratu zuen. Musika, berriz, Salamanca, Valentzia eta Madrilgo Kontserbatorioetan ikasi zuen eta Erroman osatu.

1976an Teruelera bidali zuten, eta bertan Instituto Musical Turolense delakoa sortu zuen, laster Musika Kontserbatorio profesional bilakatuko zena. Bertako zuzendari eta irakasle izan da sortu zenetik. Zeregin horrekin batera, kontzertuak eskaintzen eta musika sortzen jarraitzen du.

Hainbat sari eskuratu ditu, esaterako, Espainiako Kultura Ministerioak ematen duen Arte Ederretako Zilarrezko Domina.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]