Jesus Tanco Lerga
Jesus Tanco Lerga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Erriberri, 1950 (73/74 urte) |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Nafarroako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea |
Kidetza | Opus Dei |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Jesus Maria Tanco Lerga (Erriberri, 1950) idazle, irakasle, politikari eta kazetari nafarra.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nafarroako Unibertsitatean Komunikazio Fakultatelo irakaslea, Informazio Zientzietako doktorea da. Hedabide desberdinetan idatzi du, besteak beste, Diario de Navarra (1973-1978) eta El Pensamiento Navarro. Ezkonduta, hiru seme ditu. 1967tik 1975ra Iruñeko Miravalles El Redín eskolan irakaslea izan zen. 1967tik 1969ra Nafarroako Gazteen Kontseiluko kidea izan zen; Kontseilu horrek Iruñeko Gazteriaren Etxea sortu zuen. 1979tik 1981 Nafarroako Foru Aldundiaren Hezkuntza Zuzendariordea izan zen, eta 1981tik 1983ra Turismo zuzendariordea. Elkarte desberdinetan goi karguak bete ditu: Acción Familiar de Navarrako lehendakaria -elkarte horrek Iruñean 2002an egin zuen Familiaren Batzar Orokorraren bultzatzailea izan zen-, Iruñeko Prentsako Elkartearen lehendakaria, Nafarroako Santio Bidearen Lagunen elkartekoa... [1]
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Navarra. Sus hombres. Bi liburuki. Iruñea: Editorial Gómez, 1972.
- Historia de la enseñanza. Nafarroako Gobernua, 1974.
- Periodismo y Universidad, Asociación de la Prensa de Zaragoza, 1994.
- Manuel Aznar, periodista y diplomático, Planeta, 2004.
- Los ojos de Rosa (2004-2005). Once meses de periodismo cotidiano y simpático, 2005. ISBN:978-84-609-6056-0
- Fin de una época navarra (2006-2007) . Periodismo vital y palpitante, 136 or. ISBN: 978-84-612-1304-7
- Blanca de Navarra. Reina prudente y peregrina. 1385-1441, 2011, 248 or. ISBN:978-84-615-5266-5 [2]
- Abuelo ¿qué es Navarra, 2013, 256 or. ISBN:978-84-616-3109-4
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz):Egilearen bibliografia.