Jesus infernuetara jaistea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Fra Angelicoren margolana, Jesus salbazioa eskaintzen hildakoei, pizkundearen aurretik.
Kristo linboan, Jeronimo Boschn margolana.

Kristau teologian, Jesus infernuetara jaistea (latinez: Descensus Christi ad Inferos) Jesus Nazaretekoa infernuetara (edo Hadesera) egin zuen jaitsiera arrakastatsua da. Tradizioaren arabera, Gurutziltzaketaren eta Piztueraren artean egin zuen, eta bertan munduaren hasieratik zuzenak izan ziren guztiei Salbazioa eskaini zien[1].

Jesukristoren jaitsiera heriotzaren mundura Apostoluen Kredoan eta Atanasioren Kredoaren agertzen da, non esaten den Jesus "azpimundura jaitsi zela" (descendit ad inferos), nahiz eta inon ez den aipatzen hildakoak askatu zituela. Azpimundura jaitsiera Itun Berrian agertzen da, 1 P 4:6, non esaten den Horregatik hots egin zitzaien berri ona hildakoei ere, gizakiari dagokion epaia gorputzean hartu ondoren, Espirituaren indarrez Jainkoaren biziaz bizi zitezen[2]. Katezismo katolikoak ere interpretatzen du Ef 4:9 interpretazio honen aldekoa dela: Igo zela esatean, zer esan nahi du, aurrez beheko lur honetara jaitsi zela baizik?. Hala ere, pasarte hauen inguruan interpretazio ezberdinak egin dira[3]. Aste Santuan larunbatan oroitzen da Jesus infernuetara jaitsi izana[4].

The Catholic Encyclopediaren arabera, Nikodemoren Ebanjelioan istorio hau argiki agertzen da, "Pilatoren Eginak" atalean[5].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «CATHOLIC ENCYCLOPEDIA: Harrowing of Hell» www.newadvent.org (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  2. The New Testament : a translation. 2017 ISBN 978-0-300-18609-3. PMC 1002687102. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  3. «He Descended Into Hell» archive.is 2012-07-09 (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  4. Keene, Michael. (1995). The Christian experience. Stanley Thornes ISBN 0-7487-2188-6. PMC 60223331. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).
  5. New Testament apocrypha. (Rev. ed., pbk. ed. argitaraldia) J. Clarke & Co. 2003 ISBN 0-664-22721-X. PMC 52758985. (Noiz kontsultatua: 2021-03-30).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]