Jesús Vidal Chamorro
Jesús Vidal Chamorro | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
(2018) | |||||||
2022ko irailaren 21a - 2023ko ekainaren 10a
2017ko abenduaren 29a - Elizbarrutia: Roman Catholic Archdiocese of Madrid (en)
2017ko abenduaren 29a - Elizbarrutia: Titular see of Elepla (en) | |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Madril, 1974ko maiatzaren 6a (50 urte) | ||||||
Herrialdea | Espainia | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Heziketa | Madrilgo Complutense Unibertsitatea | ||||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | apaiz katolikoa eta apezpiku katolikoa | ||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||||
Jesús Vidal Chamorro (Madril, 1974ko maiatzaren 6a) espainiar elizgizona da. 2018an Madrilgo apezpiku laguntzaile bihurtu zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ciudad Lineal auzokoa da. 1997an Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziatu zen, eta Madrilgo Kontzilio Apaizgaitegian sartu zen. Apaiztu ondoren, Teologia Moralean lizentziatu zen San Damaso unibertsitatean[1].
2004ko maiatzaren 8an apaiztu zen La Almudena katedralean[1].
Apaiz gisa honako ministerio hauek bete zituen:
- Fátimako Errosarioko Andre Mariaren elizako parrokoa (2004ko maiatzetik urrira).
- Madrilgo Ekintza Katoliko Orokorreko kontsiliariordea (2004tik 2008ra).
- Madrilgo Ekintza Katoliko Orokorreko elizbarrutiko kontsiliarioa (2008tik 2015era).
- Manos Unidas erakundeko kontsiliarioa (2008tik 2013ra).
- Erremedioko Haur Santuaren Oratorioko errektorea (2008tik 2015era).
- Haurren eta Gazteen apezpiku-ordezkaria (2013tik 2015era).
- Madrilgo Kontzilio Apaizgaitegiko errektorea (2013tik 2015era).
- Santa Maria de la Cabeza elizako parrokoa (2016tik 2017ra).
- Kontseilu Presbiterialeko kidea (2012tik 2017ra).
- Aholkularien Elkargoko kidea (2017tik aurrera)[1].
2017ko abenduaren 29an, Frantzisko aita santuak Madrilgo apezpiku laguntzaile (José Cobo Cano eta Santos Montoya Torresekin batera) eta Eleplako apezpiku titular izendatu zuen[2]. Izendatzeko garaian 43 urte zituen eta Espainiako apezpiku gazteena zen[3].
2018ko otsailaren 17an apezpiku ordenatu zuten La Almudena katedralean[4]. Sitio (euskaraz: «Egarri naiz») leloa hautatu zuen[5].
2020ko azaroaren 11n, Giza Garapen Integralaren Zerbitzuko Dikasterioko kide izendatu zuten ad quinquennium (bost urtetarako)[6].
2022ko irailaren 21ean Alcalá de Henaresko eizbarrutiko administratzaile apostoliko izendatu zuten[7].
Ondorengotza apostolikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Scipione Rebiba kardinala
- Giulio Antonio Santori kardinala (1566)
- Girolamo Bernerio kardinala (1586)
- Galeazzo Sanvitale artzapezpikua (1604)
- Ludovico Ludovisi kardinala (1621)
- Luigi Caetani kardinala (1622)
- Ulderico Carpegna kardinala (1630)
- Paluzzo Paluzzi Altieri degli Albertoni kardinala (1666)
- Benedikto XIII.a aita santua (1675)
- Benedikto XIV.a aita santua (1724)
- Klemente XIII.a aita santua (1743)
- Giovanni Francesco Albani kardinala (1760)
- Carlo Rezzonico kardinala (1773)
- Antonio Dugnani kardinala (1785)
- Jean-Charles de Coucy artzapezpikua (1790)
- Gustave-Maximilien-Juste de Croÿ-Solre kardinala (1820)
- Charles-Auguste-Marie-Joseph Forbin-Janson apezpikua (1824)
- François-Auguste-Ferdinand Donnet kardinala (1835)
- Charles-Emile Freppel apezpikua (1870)
- Louis-Henri-Joseph Luçon kardinala (1888)
- Charles-Henri-Joseph Binet kardinala (1920)
- Maurice Feltin kardinala (1928)
- Jean-Marie Villot kardinala (1954)
- Lajos Kada artzapezpikua (1975)
- Carlos Osoro Sierra kardinala (1997)
- Jesús Vidal Chamorro apezpikua[8]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «D. Jesús Vidal Chamorro» COPE (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Los sacerdotes José Cobo, Santos Montoya y Jesús Vidal han sido nombrados obispos auxiliares de Madrid» Conferencia Episcopal Española 2017-12-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-02-04) (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Benjumea, Ricardo. ««El pueblo nos mira»» Alfa y Omega 2018-02-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Jesus Vidal nuevo Obispo Auxiliar de la Archidiócesis de Madrid» Manos Unidas Madrid 2018-02-17 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Bishops who are not Ordinaries» GCatholic (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Italieraz) «11 novembre 2020» Acta Apostolicae Sedis 12: 1267. 2020-12-04 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Papa acepta la renuncia de Reig Pla y nombra administrador apostólico de Alcalá a Jesús Vidal» Alfa y Omega 2022-09-21 (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Bishop Jesús Vidal Chamorro» Catholic Hierarchy (Noiz kontsultatua: 2023-12-12).