Jeu de paume

Jeu de paume Erdi Aroan jaiotako kirola da, non kirolariak pilota jotzeko esku bareak erabiltzen ditu. Frantsesezko jeu de paume esamoldeak euskaraz «esku-azpiaren jokoa» esan nahi du, eta Euskal Herriko pilota jokoaren eta Ingalaterran sortutako tenisaren aitzindaritzat jotzen da. Frantzian jeu de courte paume (esku-azpi laburreko jokoa) esamoldea edo courte paume (esku-azpi laburra) erabiltzen dute barruko modalitatea izendatzeko eta longue paume (esku-azpi zabala), aldiz, kanpoko modalitatea izendatzeko.
Jacques-Louis David margolariak le Serment du jeu de paume ('esku-azpi jokoaren zina') koadro famatua egin zuen Pilotalekuko Zina, hau da, 1789ko ekainaren 20an Estatu Nagusiek konstituzioa aldarrikatu zuten momentua omentzeko.
1908ko Olinpiar Jokoetan jeu de paume lehiaketa ofiziala egin zuten, eta Jay Gould estatubatuarra izan zen garaile.[1] Hala ere, urtero eta 1740tik, irailean munduko txapelketa egiten dute, nazioarteko kirol sari antzinakoenatzat jotzen dena.
Eratorritako kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esku huska edo erremintaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esku huska
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erraketaz
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jokalari ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Henrike VIII.a Ingalaterrakoa
- Jay Gould II
- Pierre Etxebaster lohizundarra.
- Luis I.a Nafarroakoa, partida baten ondorioz hil zena.
- Karlos VIII.a Frantziakoa, era berean hil zena.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]