Joan-Ramon Laporte
Joan-Ramon Laporte | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1948 (74/75 urte) |
Herrialdea | ![]() |
Familia | |
Aita | Josep Laporte i Salas |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | medikua eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa |
Kidetza | Section of Biological Sciences of the Institute for Catalan Studies (en) ![]() |
![]() ![]() |
Joan-Ramon Laporte i Roselló (Bartzelona, 1948) Bartzelonako farmakologia ikertzailea eta katedraduna da, Josep Laporte i Sala unibertsitate irakaslearen semea. Farmakologiako katedraduna izan da Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan, eta Vall d 'Hebrongo Unibertsitate-Ospitaleko farmakologiako burua da. Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) zentroko laguntzailea ere bada.[1] Butlletí Groc-eko zuzendaria da.[2]
Kataluniako Farmakologia Institutuko zuzendaria, bere esperientzia medikamentuen nahi gabeko ondorioen aurkikuntzaren eta ebaluazioaren alorrean garatu du. Ikertu eta aztertu ditu medikamentuen erabilera eta auditoretza. Sendagai berrien ebaluazio-protokolo eta ebaluazio-txostenen kontuetan aditua da. Sendagaien ikerketa-protokolo zorrotzen defendatzailea da.
2012ko Kataluniako Parlamentuko hauteskundeei dagokienez, 78. zenbakia izan zen, ICV-EUiA Bartzelonako barrutiko zerrendatik independente gisa, eta 2015. urtean Barcelona en Comú aldeko manifestua sinatu zuen.[3][4]
Farmakologia alorreko ehunka artikulu zientifiko argitaratu ditu. Dibulgazio lanetan ere nabarmendu da, hainbat hitzaldi publikotan parte hartuz eta prentsan artikuluak argitaratuz eta elkarrizketei erantzunez.[5][6][7]
Oihartzun handia izan zuen 2022ko otsailean Espainiako txertoen kudeaketari eta txertaketa-planari buruzko Diputatuen Kongresuko Ikerketa Batzordearen aurrean egin zuen agerraldia.[8]
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- ↑ Las medicinas curan o causan cualquier enfermedad (Gaztelaniaz)
- ↑ «Catalan Institute of Pharmacology :: Butlletí Groc» www.icf.uab.cat (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ Candidatures proclamades. Eleccions al Parlament de Catalunya 2012.
- ↑ Serra, Joan. (19 maig 2015). «Colau exhibeix el suport de 300 personalitats per fer de Barcelona l'inici del "canvi"» Ara.
- ↑ (Gaztelaniaz) Periódico, El; De 2015, 20 De Diciembre. (2016-01-01). «Farmacólogos contra farmacéuticas» De Verdad digital (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) MUNDIARIO. «Joan-Ramon Laporte, el catedrático que en el Congreso se salió del discurso oficial sobre las vacunas» MUNDIARIO (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Calpena, Mar. «“Las agencias del medicamento son una invención del capitalismo neoliberal de los años noventa”» ctxt.es | Contexto y Acción (Noiz kontsultatua: 2022-02-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Laporte i Roselló, Joan-Ramón. (2022-02-09). «Transcripción y vídeo de la intervención de Joan-Ramon Laporte en el Congreso de los Diputados relativa a la gestión de las vacunas COVID y el plan de vacunación en España.» nogracias.org (Noiz kontsultatua: 2022-02-12).
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, catalanezko wikipediako «Joan-Ramon Laporte» artikulutik itzulia izan da, 2022-02-10 data duen 25219039 bertsioa oinarritzat hartuta. Jatorrizko artikulu hori GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentzien pean dago. Egileen zerrenda ikusteko, bisita ezazu jatorrizko artikuluaren historia orria. |