Joana Butroekoa

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

Joana Butroekoa
Bizitza
JaiotzaGatika
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Familia
AitaGomez Gonzalez Butroe
Jarduerak
Jarduerakaristokrata eta bertsolaria

Joana Butroekoa edo Juana Ibañez Butroekoa (Gatika, c. 1440 - ?) XV. mendeko euskal idazlea izan zen[1]. Gomez Gonzalez Butroeren alaba zen, Butroeko jauna eta oinaztarren buruzagia. Ama Elvira Leiba zuen, Gebara leinuaren Oñatiko adarreko biloba berau.[2]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gatikan bizi zen izan gurasoen dorretxean. Bere aitak ganboar batekin ezkondu nahi zuen, Olaso etxeko Martin Ruiz Ganboarekin (Olasotarrak ziren ganboarren adar gipuzkoar bat). Banderizoen bi bando nagusien arteko bakerako balio behar zuen ezkontza horrek.

Ezkontza adostu zenean, senargaiak aitari esan zion ganboarrek hil nahi zutela, baina ez zion kasurik egin. Eta hala gertatu zen, Arrasateko erreketan (1448) guduan hil zuten.

Aita hil zuten, baina hala ere ezkondu egin zen Joana bi urteren buruan 1450. urtean. Ezkontzan honako eresia hau egin zuen Joanak, bere patuaren onarpenaren seinale tristea:

«

Dardoak egin arren
bere aldia
Olaso izango da
neure aulkia.

»

Joana eta Martin Ruiz Ganboaren seme-alabetatik Moran Butroekoa izeneko leinua eratorri zen, Mezeta etxeko jaunen izenarekin ezagunak, Logroñon ezarri zen familia adar bat.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Euskal emakume idazleen lekua literaturaren historian. Dorrearen arrakalak agerian uzten - Jakin.eus» www.jakin.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-23).
  2. (Gaztelaniaz) «Butrón, Juana de - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2023-09-02).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]