Joana Maria Escartín Bisbal
Joana Maria Escartín Bisbal | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Palma Mallorcakoa, 1968 |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Palma Mallorcakoa, 2024ko maiatzaren 30a (55/56 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Balear Uharteetako Unibertsitatea |
Jarduerak | |
Jarduerak | unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Balear Uharteetako Unibertsitatea |
Sinesmenak eta ideologia | |
Alderdi politikoa | Balear Uharteetako Sozialisten Alderdia |
Joana Maria Escartín Bisbal (Palma, 1968 – ibidem, 2024ko maiatzaren 30a[1]) espainiar historialari eta irakaslea izan zen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Palma hirian jaio zen. 1992an historian lizentziatu zen Balear Uharteetako Unibertsitatean eta Mallorcako landa-industrializazioaren azterketan espezializatu zen. 1996an irakasle ibilbideari ekin zion Balear Uharteetako Unibertsitatean. 1999an doktoretza lortu zuen. 2001eko uztailean Ekonomia Aplikatuko Saileko buru izendatu zuten. 2010ean erretiroa hartu zuen esklerosi anizkoitza zuela eta[2].
Aztertu zituen gaiak hauek ziren: garapen ekonomikoa, emakumea lan-merkatuan, emigrazio prozesuak, bizi-baldintzak eta XIX. eta XX. mendeetako industria-historia. Artikulu asko argitaratu zituen aldizkari espezializatuetan. Mallorcako Entziklopedia Handiarekin elkarlanean aritu zen[3]. Florentziako Unibertsitateko irakaslea eta Trabajos feministas bildumako eta Estudis d'Història Econòmica aldizkariko erredakzio batzordeetako kide ere izan zen. 1992an Palmako Ikerketa Saria lortu zuen[4].
35 urtez esklerosi anizkoitza pairatu zuen eta ikusgarritasuna eman zion sare sozialetan. Hil baino hilabete lehenago minbizia diagnostikatu ziotela jakinarazi zuen. 2024ko maiatzaren 30ean hil zen, Esklerosi Anizkoitzaren Mundu Egunean[5].
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El procés d'industrialització a Esporles, 1830-1960 (1991)
- El sector de la madera y el mueble en Baleares (1996)
- La dona a la Mallorca contemporània (1997)
- La ciutat amuntegada: indústria del calçat, desenvolupament urbà i condicions de vida en la Palma contemporània, 1840-1940 (2001)
- El quefer ocult: el mercat de treball de la dona en la Mallorca contemporània (2001)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece la doctora en Historia Económica y profesora jubilada de la UIB Joana Maria Escartín» El Diario 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Joana Maria Escartín, doctora en Historia Económica de la UI» Mallorca Diario 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Katalanez) Dolç i Dolç, Miquel. «Escartín Bisbal, Joana Maria» Gran Enciclopèdia de Mallorca (Palma de Mallorca) XIX: 9 ISBN 84-8661702-2..
- ↑ (Katalanez) Simon, Lluís. «Mor la reconeguda historiadora de les Illes Joana Maria Escartín» El Punt - Avui 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Fallece Joana Maria Escartín, profesora de Historia Económica de la UIB» Diario de Mallorca 2024-05-30 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).