Joaquín María Barroeta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Joaquín María Barroeta
Bizitza
Izen osoa Joaquín María Barroeta Zarautz Aldamar
Jaiotza Getaria1763ko martxoaren 22a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Frantzia1837ko abuztuaren 13a (74 urte)
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria

Joaquín María Barroeta Zarautz Aldamar (Getaria, Gipuzkoa, 1763ko martxoaren 22a - Frantzia, 1837ko abuztuaren 13a[1]) gipuzkoar politikaria izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako diputatu nagusia 1794an, bere koinatu José Fernando Etxabe Asu Romerorekin batera eta, Konbentzio Gerra bete-betean (1794), sorterrian Gipuzkoako batzar nagusiak deitu, eta Gipuzkoako errepublika autonomo baten aldeko erabakia bultzatu zuen. Konbentzioko mandatariek, baina, ez zuten hori onartu, eta Gipuzkoako batzarkideak Baionara atxilotu zituzten, bera eta Etxabe Asu Romero izan ezik.

Basileako Bakea izenpetu eta gero (1795eko uztailak 22), Frantziara jo behar izan zuen Barroetak. 1798an Espainiako erregeak barkamena eman zion.[2] 1808an, Josef Bonapartek zenbait kargu eman zizkion Asturiasen eta Santanderren. Joaquin Francisco Barroeta Aldamar foruzalearen aita izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]