Joaquín Vaquero Palacios
Joaquín Vaquero Palacios | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oviedo, 1900eko ekainaren 9a |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Madril, 1998ko urriaren 28a (98 urte) |
Familia | |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Madrilgo Unibertsitate Politeknikoa |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa eta margolaria |
Lantokia(k) | Italia |
Jasotako sariak | |
Kidetza | San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Joaquín Vaquero Palacios (Oviedo, 1900eko ekainaren 9a - Madril, 1998ko urriaren 28a) espainiar pintorea, eskultorea eta arkitektoa izan zen. Rubén Daríoren iloba baten senarra eta Joaquín Vaquero Turcios pintore eta eskultorearen aita. Artista berezia izan zen, aldi berean landu baitzituen pintura, eskultura eta arkitektura. Espainiako Arte Ederretako Akademiaren zuzendariordea izan zen Erroman. Arkitekto gisa, aipagarriak ditu, Grandas de Salime, Miranda, Proaza, Aboño eta Tanesko indarretxeak (Asturiasen denak), haren eskulturez eta pinturez apainduak eta hornituak guztiak. Beste lan aipagarrienetako bat Santiagoko azoka du. Pintore gisa, bigarren domina eskuratu zuen 1941eko Arte Ederretako Erakusketa Nazionalean, eta Gudarostearen Domina 1948an. Italiar paisaiaren atzerritarrentzako pintura erakusketan, Viarregion (1945), bi obra saritu zizkioten. 1969an San Fernandoko Arte Ederretako Akademiako kide izendatu zuten. Asturiar Ikasketetako Institutuko ohorezko kidea zen eta Oviedoko Unibertsitateko honoris causa doktorea. Espainiako Arkitekto Elkarteak Arkitekturako Urrezko Domina eman zion.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.