Joaquin Laria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joaquin Laria
Bizitza
Jaiotza Bergara1932ko azaroaren 17a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Madril2011ko azaroaren 13a (78 urte)
Hobiratze lekua San Lorenzo de El Escorial
Lanbidea
Lanbidea abeslaria, tronpeta eta aktorea
Izengoitia(k) Kin Laria

Joaquin Laria, ezizenez Kin Laria (1932ko azaroaren 17a, Bergara, Gipuzkoa - 2011ko azaroaren 15a, Madril) euskal herritar abeslaria izan zen.[1]

Lehenbizi Zumarragako Musika Bandan tronpeta joz hasi zen. Ondoren Los Quando’s eta Los 4 brujos orkestretan aritu zelarik.

1970eko hamarkadan Ricardo Sabadiek konposatutako Errealaren Txuri-urdin ereserkia abestu zuen. Bestalde, 1980ko hamarkadan Radio Topolino Orquestako abeslari gisa egin zen ezagun. Haren kanta ezagunenetako batzuk: La vaca lechera, Mi casita de papel, Tiro-liro edota Qué bonita es Barcelona.[2]

Gainera antzerkian musikalak eginez ere jardun zuen, adibide gisa El diluvio que viene (1977) edo Evita (1980), biak ere Paloma San Basilio abeslariak antzezle eta abeslari nagusi gisa zituztela.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]