Johan Peter Claesson

Wikipedia, Entziklopedia askea
Johan Peter Claesson

Bizitza
JaiotzaÅrstad parish (en) Itzuli1848ko apirilaren 4a
Herrialdea Suedia
HeriotzaSankt Matteus (en) Itzuli1937ko urtarrilaren 1a (88 urte)
Hobiratze lekuaNorra begravningsplatsen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaLundeko Unibertsitatea
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakkimikaria
Enplegatzailea(k)Royal Institute of Technology (en) Itzuli
KidetzaSuediako Zientzien Errege Akademia
Royal Physiographic Society in Lund (en) Itzuli
Royal Swedish Academy of Engineering Sciences (en) Itzuli

Johan Peter Claesson, Clason edo Klason (Arstad, Halland, Suedia, 1848ko apirilaren 4aStockholm, Suedia, 1937ko urtarrilaren 1a) suediar kimikaria izan zen, merkaptanoen eta bestelako sufre-deribatuen kimikan eginiko lanagatik ezaguna [1].

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gurasoak Christoffer Adam Claesson eta Elna Helena Billing zituen. 'Claus' zen familiaren jatorriko abizena.

Herriko eskolan ikasi zuen1863an Lunden ikastera joan zen zen arte. 1867an Malmoko eskola pribatu batean hasi zen eta 1848ko urriaren 12an Lundeko unibertsitatean. 1874ean kimika organikoan doktore-titulua lortu zuen eta irakasle bihurtu zen Lundeko unibertsitatean. 1890ean Stockholmgo Unibertsitate Teknologikoko kimika irakasle izendatu zuten.

Hainbat elkarteko kide izendatu zuten, hala nola, Suediako Zientzien Errege Akademia (1889), Suediako Nekazaritza Akandemia (1890) eta Ingeniaritza Zientzien Akademia (1920).

Lana[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gorago esan bezala merkaptano eta beste sufre-konposatu batzuekin eginiko lanagatik da ezaguna. Lunden egon zen garaian egin zituen lanik inportanteenak. Bere lanak eraman zuen sufre-deribatu organikoak detektatzeko metodo bat garatzea, geroago aplikatu zena zelulosa sulfatoaren produkzioan sortzen ziren usain txarreko substantziak ezagutzeko. Claessonek frogatu zuen nagusiki metil merkaptanoz osatuta zeudela. Alor horretan eginiko lanaren beste fruitu bat dimetil sulfatoaren sintesia izan zen sintesi organikoan alkilazio-erreaktibo oso inportantea dena[2].

Egurraren kimikan ere aritu zen. Metodo kuantitatibo bat garatu zuen neurtzeko egurraren, landareen eta egur-orearen lignina-kantitatea. Egun oraindik usatzen da Claessonek diseinatutako metodoa.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «J Peter Klason - Svenskt Biografiskt Lexikon» sok.riksarkivet.se (Noiz kontsultatua: 2021-06-23).
  2. (Alemanez) Claesson,, Peter. (1879). Ueber die neutralen und sauren Sulfate des Methyl- und Aethylalkohols. Journal für praktische Chemie, 19, 231–265 or or..

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]