Jokin Lizeaga

Wikipedia, Entziklopedia askea


Jokin Lizeaga Mitxelena ( Gipuzkoa, Euskal Herria, 1979). Korrikalari famatu hau hainbat alditan aukeratua izan da Euskal Herriko selekzioan korrika egiteko. [1]Jokin ere Gorputz Hezkuntzan lizentziatua da eta gaur egun Gorputz Hezkuntzako irakaslea da.[2]

Jokin Lizeaga
Datu biografikoak
JaiotzaUrnieta.
Adina47 urte
HerrialdeaEuskal Herria
SexuaGizonezkoa

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jokin Lizeaga txirrindularitza egiten hasi zen kirolari moduan, baina urte batzuk geroago bere ikasketetan gehiago zentratu zen. [3]Unibertsitatean IVEF (Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Gradua) ikasi zuen. Ikasten amaitu zuenean lan egiten hasi zen entrenatzaile moduan. Momentu horretan korrika egitea gehiago gustatzen hasi zitzaion, orain arte.[4] Urte batzuk pasata korrikalari nahiko ezaguna bihurtu zen. “Chaberton Marathon” lasterketa irabazteak eragin handia izan zuen bere bizimoduan 2009. urtean. 2010ean bere lehen alaba izan zuen eta horrek asko animatu zuen lasterketak egiten jarraitzeko.

Istripua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko apirilaren 7an, erorketa oso larri bat izan zuen. Jokinek “Los pastores de portuderako” lasterketa korrika egiten zuen bitartean, 27. kilometroan, 15 metroko zulo batera jausi zen. Bertan 3 ordu igaro zituen eta lehena zenez ez zen inor konturatu[5]. 10 metro igo zituen baina ez zen nahikoa izan[6]. Momentu horretan bertan hil egingo zela pentsatzen zuen eta azkenean beste korrikalari batek zulo barruan ikusi zuen eta arineketan bertatik atera zuen[7]. Istripu horretan hainbat zauri izan zituen, 3 saihets apurtu zituen, sorbalda frakturatu zuen eta hainbat bihurkada izan zituen[8].

Lasterketa Aipagarrienak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Jokin Lizeaga | Lorpen España. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  2. (Gaztelaniaz) Jokin Lizeaga | Lorpen España. (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  3. «Jokin Lizeaga» mendifilmfestival.com (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  4. (Gaztelaniaz) «Jokin Lizeaga, respeto.» Territorio Trail Media 2023-05-30 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  5. (Gaztelaniaz) «Jokin Lizeaga: “Cada día recuerdo el accidente, mis miedos han aumentado y me paralizan”» CMD Sport 2021-05-26 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  6. (Gaztelaniaz) «Una sima se traga a Jokin Lizeaga en el Trail Pastores de Portudera 2018: “Pensé que me quedaba allí”» Carreraspormontana.com 2018-04-09 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  7. (Gaztelaniaz) Rodríguez, Néstor. (2022-10-30). «“Tengo una degeneración ósea y no sé si acabaré en silla de ruedas, pero ahora correr es lo que me da ganas de vivir”» Noticias de Gipuzkoa (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).
  8. (Gaztelaniaz) «La condena por el accidente de Jokin Lizeaga, un toque de atención para los organizadores» Carreraspormontana.com 2021-04-22 (Noiz kontsultatua: 2023-11-21).