Donostia-Hondarribia aireportua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Donostia / San Sebastián
Txingudi badia.jpg
IATA: EAS • ICAO: LESO
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Hondarribia
Koordenatuak 43° 21′ 23″ N, 1° 47′ 26″ W / 43.356388888889°N,1.7905555555556°W / 43.356388888889; -1.7905555555556Koordenatuak: 43° 21′ 23″ N, 1° 47′ 26″ W / 43.356388888889°N,1.7905555555556°W / 43.356388888889; -1.7905555555556
Itsas-mailako altuera 4 m
Historia eta erabilera
Kudeatzailea Aena
Izenaren jatorria Donostia
Zerbitzu hiria Donostia
Webgune ofiziala

Donostia-Hondarribia aireportua — ofizialki Donostiako aireportua / Aeropuerto de San Sebastián — (IATA: EAS, NAZE: LESO) Gipuzkoako aireportu nagusia da, Hondarribiko udalerrian kokatua, Donostiatik 22 kilometrora.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aireportuko terminala.

1910eko hamarkadaren hasieran, Gipuzkoak bi aireportu txiki zeuzkan, Ondarretakoa eta Lasartekoa. Horrez gain, Kontxako badia ur-hegazkinek erabiltzeko modukoa zen. 1920. urtean Irungo pertsona talde batek probintziako aireportu nagusia bertan eraikitzea proposatu zion Espainiako Sustapen Ministerioari. Horretarako, Plaiaundi izeneko gunea proposatu zuten Bidasoa ibaiaren bokalean. Beste bi aireportu txikiek martxan segitu zuten, Madril eta Teneriferako hegaldiak eskainiz.

1930eko hamarkadan zehar, Irunen aireportua eraikitzeko egitasmoa berreskuratu zen, baina zailtasun teknikoak zirela medio, bertan behera geratu zen 1934ean. Espainiako aireportuen trafikoa asko handitzen ari zela, 1950eko hamarkadan berriro ere Irunen aireportua eraikitzeko idea berpiztu egin zen. Azkenik, eraikuntza lanak hasi eta urte eta erdiren buruan eraiki zuten aireportua.

Inaugurazioa eta bilakaera gaur egun arte[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inaugurazio ekitaldiak 1955eko abuztuaren 22an egin ziren eta lehen hegaldia abuztuaren 29an izan zen, Aviacoren hegaldi baten bitartez. Dena den, hegazkinek Frantziaren gainetik hegan egin behar zutenez, horrek Frantziako gobernuaren kezka sortu zuen. Horrez gain, aireportuaren azpiegitura ezaren ondorioz, ondoko kontserba lantegi bat bidaiari terminal modura egokitzera behartu zuten.

Espainia eta Frantziak 1957an adostu zituzten aireportuaren ustiapen mugak: haien arabera, erreakzio-hegazkinek aireportua erabiltzea debekatu zuten, egin beharreko maniobren desegokitasuna zela eta. 1961ean, pista 1.500 metrora luzatu zen eta 1965. urtean, kontrol dorrea eraiki; 1969ean, pista berriro ere luzatu zen, gaurko 1.754 metroetara.

Egun, aireportua zabaltzeko proiektuaren inguruko eztabaida handia dago. 2000ean Espainiako Sustapen Ministerioak pista handitzeko proiektu bat aurkeztu zuen, hegazkin handiagoek erabiltzeko aukera izan zezaten. Dena den, asmoa gauzatuz gero, etxebizitza eta lantegi batzuk eraitsi beharko liratekeela eta, Irun eta Hondarribiko hainbat bizilagunen haserrea eragin zuen eta hainbat manifestaldi egin ziren haren aurka. 2004an Espainiako gobernuan aldaketa gertatu zenean, bertan behera geratu zen, baina Sustapen Ministerioak proiektua zehazteko asmoa erakutsi du 2006. urtean zehar: gauzak horrela, 2009an Sustapen Ministerioak eta Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailak pista luzatzea erabaki zuten, 150 metro Mendelu aldera eta 50 metro itsasoaldera, gaur egungo eragingarritasuna bermatzeko[1].

Txingudi eta Hondarribiko aireportua.

Hegaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Finland road sign 673-R.svg Hegaldiak
Madril-Barajas
Udan: Palma Mallorcakoa,[2]
Bartzelona-Prat

Estatistikak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Donostia-Hondarribia aireportuko bidaiari kopuruaren bilakaera 2000-2016
Eguneratua: 2017ko otsailaren 13a.[3]
Urtea Bidaiariak Urtea Bidaiariak
2001 281.059 2009 315.294
2002 271.224 2010 286.059
2003 283.843 2011 248.054
2004 295.533 2012 261.581
2005 308.775 2013 244.952
2006 368.002 2014 245.422
2007 466.457 2015 255.077
2008 403.191 2016 264.422

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lurreratze pista (1.754 m luze)
  • Bidaiari terminala
  • Aparkalekua (584 ibilgailu)
  • 3 Ontziratze ate

Hegaldiak bidaiarien arabera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bidaiari gehien izandako hegaldiak – 2012 / 2011
Postua Hiria 2011n 2012an Aldaketa Airelineak
1 Flag of Spain.svg Madril, Espainia 183.455 169.138 %7,80 Air Nostrum
2 Flag of Spain.svg Bartzelona, Espainia 49.205 81.027 %64,67 Air Nostrum, Vueling
3 Flag of Spain.svg Palma, Espainia 1.450 4.306 %196,97 Air Nostrum
4 Flag of Spain.svg Valentzia, Espainia 343 449 %30,90
5 Flag of Spain.svg Madril-Torrejón, Espainia 413 366 %11,38

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Donostia
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa