Jon Manteca

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jon Manteca
Bizitza
Jaiotza Arrasate1967ko irailaren  9a
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza Orihuela1996ko maiatzaren  25a (28 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: death from AIDS-related complicationsa Itzuli
Jarduerak
Izengoitia(k) Cojo Manteca

Jon Manteca Cabañes, ezizenaz El Cojo Manteca (1967, Arrasate, Gipuzkoa - 1996ko maiatzaren 25a, Orihuela, Alicante) 1980ko hamarkadan Espainian ospetsu egin zen arrasatear bat izan zen.

1983ko urtarrilaren 23an argindar dorre batetara igo eta elektrizitate deskarga bat jaso ostean erori ondoren, hanka bat galdu eta buruan zauri larriak jasan zituen. Ondoren, etxerik gabe, punk janzkeraz, eta hara-hona ibili zen.

1987ko urtarrilaren 23an Madril hirian ikasleen manifestazio batean zehar telebistako irudietan kaleko hainbat seinale apurtuz agertu ondoren estatu mailan nahiz nazioartean ospetsu bilakatu zen, eta ordudanik El Cojo Manteca ezizena bereganatu zuen. Ironikoki, bera ez zen ikaslea, baina une hartan manifestazioa piztu zenean bera kale haietan bertan zebilen.

1996ko maiatzaren 25ean Orihuela udalerriko Vega Baja ospitalean 29 urte zituela eta HIESaren ondorioz hil zen.

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]