Joplin (softwarea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joplin
Jatorria
Azken bertsioa2.14.20
Ezaugarriak
Egile-eskubideakcopyrightduna
LizentziaAffero General Public License (en) Itzuli
Euskaraz
EuskarazOraingoz Ez[1]
https://joplinapp.org/
Mastodon: joplinapp@mastodon.social
Iturri-kodeahttps://github.com/laurent22/joplin

 

Joplin software libreaz eraikitako doaneko aplikazio bat da, kode irekikoa, jatorriz Unix-en erabiltzeko sortua eta gero hainbat plataformatan erabilgarri (macOS, Microsoft Windows eta Linux, iOS, Bluetooth eta Linux/Windows terminaletan erabilgarri.[2]). Oharrak idazteko, notak hartzeko, eta idatzitako guztiaren zerrendak egiteko, eginbeharrekoen zerrendak egiteko, pentsatuta dago. JavaScript-en idatzita dago. Mahaigaineko aplikazioa Electron erabiliz egiten da; aplikazio mugikorrak, berriz, React Native erabiltzen du.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Joplin software honek Scott Joplin konpositore eta piano-jolearen izena darama.[3]

Laurent Cozic Joplin honetan hasi zen lanean 2016. urtean, eta Android-en lehen bertsioa 2017. urteko uztailaren 28an argitaratu zen.[4]

Mahaigaineko aplikazioen lehen argitalpena 0.10.19 bertsioa izan zen, 2017ko azaroaren 20an.[5][6][7]

Chromerako Clipper Web bat 2017ko abenduan argitaratu zen eta Firefox gehigarria 2018ko maiatzean kaleratu zen.[8]

2021ean Joplin Cloud zerbitzu berria sartu zen, Joplin Server-en aplikazio batekin batera.[9] Bi produktuak oharrak, eginbeharrekoen zerrendak, koadernoak eta nota-datuak gailuen artean sinkronizatzeko erabil daitezke, bai eta oharrak edo koadernoak Joplinen beste erabiltzaile batzuekin partekatzeko edo, are, edukia web-ean argitaratzeko ere.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Markdown formatuko oharrak idazteko aukera,
  • Get Things Done metodologia pixkanaka-pixkanaka ezartzen duen eginbeharrekoen zerrenda,
  • Markdownen luzapenak eta gehigarriak,
  • Testu bakuneko fitxategietan biltegiratzea,
  • Bezeroaren aldeko hautazko zifratze sistema,
  • Koaderno eta azpikoadernoen antolaketa sistema
  • Etiketatze-sistema,
  • "Offline-first", notak beti daude eskuragarri, ezer baino lehen, modu lokalean, eta nahi izanez gero Internetaren bidez sinkroniza daitezke,
  • Firefox eta Google Chromerako web-gehigarriak
  • Oharrak sinkronizatzeko hainbat aukera: Joplin Cloud, Nextcloud, Dropbox, OneDrive, WebDAV, edo (sarean) fitxategi-sistemarekin sinkronizatzeko.

Lan-fluxua eta Joplinen ezaugarriak direla eta, askotan Joplin eta Evernote alderatzen dira.[10][11][12][13][14]

Ikus gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Software librea izanda, Librezale taldeko boluntarioren bat ibili da euskarazko lokalizazioa egiten. Lokalizazioaren egoera ikusteko: (Ingelesez) «Localisation | Joplin» joplinapp.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-02).
  2. Joplin: An open source note taking and to-do application with synchronisation capabilities. .
  3. FAQ: Why is it named Joplin?. .
  4. Interview with Laurent Cozic. 8 September 2022.
  5. Release v0.10.19. Nov 20, 2017.
  6. Joplin Changelog. .
  7. «An introduction to Joplin, an open source Evernote alternative» Opensource.com Dec 14, 2017.
  8. Hesse, Brendan. (Sep 3, 2019). The Best Note-taking Apps. .
  9. Cozic, Laurent. (Jun 15, 2021). Introducing Joplin Cloud Beta Program!. .
  10. Prakash, Abhishek. (May 29, 2020). «Joplin: The True Open Source Evernote Alternative» It's FOSS.
  11. Prakash, Abhishek. (May 29, 2020). «Looking for Some Good Note Taking Apps on Linux? Here are the Best Notes Apps we Found for You» It's FOSS.
  12. Sneddon, Joey. (Dec 10, 2017). «Joplin is an Open-Source Evernote Alternative» OMG!Ubuntu!.
  13. Hesse, Brendan. (Sep 3, 2019). «Hive Five: The Best Note-Taking Apps» Lifehacker.
  14. Torres, JC. (Oct 31, 2018). «Evernote open source alternatives, Part3: Joplin» SlashGear.

Kanpoko estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]