Nextcloud

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nextcloud Logo.svg Nextcloud
Nextcloud 15.0.2 Screenshot.png
Jatorria
Sortzailea Frank Karlitschek (en) Itzuli
Sorrera-urtea 2016
Azken bertsioa 19.0.3
Ezaugarriak
Programazio-lengoaia PHP eta JavaScript
Irakur dezake Microsoft Windows, macOS, iOS, Android eta GNU/Linux
Lizentzia GNU Affero General Public License, version 3.0 or later (en) Itzuli
Euskaraz
Euskaraz Lanean[1]
nextcloud.com
Iturri-kodea https://github.com/nextcloud/server.git, https://github.com/nextcloud/desktop.git, https://github.com/nextcloud/android.git eta https://github.com/nextcloud/ios.git

Nextcloud edo NextCloud fitxategiak ostatzeko zerbitzua ematen duen bezero-zerbitzari software multzo libre[2] bat da. ownCloud zerbitzuaren fork bat da.[3][4]Zerbitzarirako softwarea ematen du aukera etxean, elkartean, enpresan... bertan fitxategiak gordetzeko. Fitxategi horiek kargatu, deskargatu eta editatu daitezke web aplikazio baten bidez edo Nextcloud-en mahaigaineko edo mugikorrerako bezero aplikazioen bidez.

Sinkronizazio software sistemen artean sailkatzen da, hau da, Nextcloud erabilita hainbat erabiltzailek batera, berehalakoan sinkronizatuz, editatzeko aukera izaten dute. Esate baterako LibreOffice online erabiltzeko aukera ematen du.[5][6]

Azken bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bertsioa Bertsioaren estreinaldia Bertsioaren azken aldaera Azken aldaeraren argitaratze data Ezaugarri batzuk
9 2016-06-14 9.0.58 2017-04-24
10 2016-08-25 10.0.6 2017-08-07
11 2016-12-13 11.0.8 2018-03-15
12 2017-05-22 12.0.12 2018-10-11
13 2018-02-06 13.0.12 2019-02-29 Erabiltzaile interfaze hobetua, bideo- eta testu-txata, muturretik muturrerako enkriptatzea, errendimendu hobetua.
14 2018-09-10 14.0.14 2019-08-16 Bideo egiaztapena, Signal/Telegram bidezko 2FA euskarria, elkarlan hobetua eta GDPR betetzea.
15 2018-12-10 15.0.14 2019-12-19
16 2019-04-25 16.0.11 2020-06-09
17 2019-09-30 17.0.9 2020-08-28
18 2020-01-17 18.0.9 2020-09-10
19 2020-06-03 19.0.3 2020-09-10

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Nextcloud - Librezale.eus» librezale.eus . Noiz kontsultatua: 2018-11-10.
  2. (Ingelesez) «How To Set Up Your Own Cloud Storage On Linux With Next cloud» AddictiveTips 2017-05-29 . Noiz kontsultatua: 2018-10-23.
  3. «Luberri: Owncloud eta Nextcloud hodeiak» Luberri 2017-02-22 . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  4. (Gaztelaniaz) «ownCloud vs. Nextcloud: ventajas e inconvenientes» 1&1 Digitalguide . Noiz kontsultatua: 2018-11-10.
  5. «LibreOfficeOnline eta Nextcloud batera lanean» sustatu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-06-07.
  6. (Gaztelaniaz) «Nextcloud y Collabora anuncian mejoras en la integración de la suite ofimática » MuyLinux» MuyLinux 2018-10-23 . Noiz kontsultatua: 2018-10-24.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Badaude ownCloud eta NextCloud software librearen alternatiba pribatiboak: Dropbox, Google Drive, Amazon S3, Baidu Cloud, OneDrive, Apple iCloud...

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.