José Luis Iturralde
José Luis Iturralde | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1908ko martxoaren 17a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1985 (76/77 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea |
José Luis Iturralde Pérez (Donostia, Gipuzkoa, 1908ko martxoaren 17a - 1985) gipuzkoar musikagilea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Donostian hasi zituen Solfeo, Biolin, Organo eta Konposizio Ikasketak. Victoria Eugenia antzokiko biolin-jotzailea izan zen.
Gero Madrilera joan zen, Conrado del Camporekin ikastera, hura baitzen garai hartan Espainiako konposizio-irakaslerik ospetsuena.
Cuarteto en sol menor, haren lehen obra, 1934. urtean estreinatu zen.
1955etik aurrera, Donostiako kontserbatorioko irakasle lanetan aritu zen. Easo Abesbatzaren zuzendaria izan zen.
Obra nagusiak: zarzuela: La melodía de Borda-Berri (1944); Concierto para violín y orquesta (1953); ganbera-musika: Cuarteto número 4 (1958); Cuatro escenas vascas (1949), Obertura vasca (1952), Nuestra Señora del Coro (1966) eta Quinteto en fa mayor (1983).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.