Jose Antonio Larrunbide Urkidizar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Antonio Larrunbide Urkidizar
Bizitza
JaiotzaLarraul1756ko uztailaren 10a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza1827ko urriaren 22a (71 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria

Jose Antonio Larrunbide Urkidizar (gaztelaniaz: José Antonio Larrumbide Urquidizar) (Larraul, 1756ko uztailaren 10a-Usurbil, 1827ko urriaren 22a) Gipuzkoako politikari liberala izan zen. Bere jaiotze herriaz zalantzak daude.

Legelari ilustratua, Auzitegi Krimenaren Fiskala, frantsesen inbasioarekin 1811ko urtarrilaren 19tik abuztuaren 12ra bitartean Grazia eta Justizia Bulegoko idazkari zela, Batzorde Goren Zentralean parte hartu zuen. Gaztelako Kontseiluko kide izan zen. Joaquina Millaresekin ezkondu zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zaragozako Unibertsitatean ikasi zuen. Abokatu gisa Madrilen lan egin zuen. Frantsesak penintsulan sartu zirenean Zaragozan zegoen eta hiriak pairatu zituen bi setio ezagutu zituen. 1813ko irailaren 13an Gipuzkoako diputatu hautatu zuten Cadizko Gorteetarako. Aukeraketa honetan arazo ugari sortu ziren. Gorteek baliogabetu egin zituzten hauteskunde horiek, Prestaketa Batzarrerako hauteskundeen aurretik egin ez zirelako eta bi diputatu jabe eta ordezko bat aukeratu zirelako, diputatu jabe bakarra eta ordezko bat aukeratu behar izan zirenean. Urriaren 31n beste hauteskunde bat egin zen, eta Larrunbide Gipuzkoako diputatu jabe gisa berretsi zen. 1814ko urtarrilaren 15ean, Larrunbidek karguaren zina egin zuen Migel Antonio Zumalakarregi ordezkatuz, behinik-behin Larrunbideko postua iraila eta urtarrila bitartean bete baitzuen. Larrunbide Kongresuko bigarren diputatu gipuzkoarra izan zen. Bere agintaldia hilabete gutxi batzuetan luzatu zen, 1814ko maiatzean Fernando VII.ak Gorteak desegin zituen arte.[1]

1810ean berreskuratu zenetik Gaztelako Kontseiluaren ministroa izan zen. 1824ko otsailaren 20ko dekretu bidez erretreta eman zitzaion. Hala ere, hurrengo urtean, 1825eko otsailaren 16an, Gaztelako kontseilari karguaz jabetu zen berriro ere, eta litekeena da kargu hori bere heriotza gertatu zenean betetzen egotea. 1827ko maiatzaren 11n, bere osasuna berritzeko, Gipuzkoara joateko baimena eskatu zuen; baimen hori hartu bitartean hil egin zen.[2]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Advertencia al público imparcial, para prevenir los perjudiciales efectos que pueda causar la lectura del Num. X del periódico intitulado “El Robespierre Español”, Cádiz, Imprenta Real, 1811.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]