Jose Joakin Iradi
Itxura
Jose Joakin Iradi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Hernani, ? |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria eta arlotea |
Jose Joakin Iradi (Izengoitia: Etxekalte) XIX. mendeko bertsolari eta arlotea izan zen. Hernanin jaio zen eta, kontatzen denez, maiorazkoz tokatzen zitzaion etxeari su eman zion, bere gain ardurarik ez zuelako nahi. Hortik datorkio izengoitia. Etxe hura Hernanikoa bazen ere, Donostian bizi ahal izan nahi zuen Etxekaltek, bere ustez giro hobea zegoelako han. Agidanez, limosna-esketik bizi zen, kalez kaleko eskale, eta otorduaren truke egiten zuen dantza edo bertsotan. Sarri samar egon bide zen kartzelan. Gabriel Lafittek, Eugenio Gabilondok eta Fausto Arozenak idatzi dute Etxekalteri buruz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/30 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Auñamendi Entziklopedia