Jose Luis Urrusolo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jose Luis Urrusolo
Bizitza
JaiotzaDonostia1957ko urriaren 1a (66 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakterrorista
KidetzaEuskadi Ta Askatasuna

Jose Luis Urrusolo Sistiaga (Donostia, 1957ko urriaren 1a - ) ETAkide entzutetsua izan zen. Madril komandoko kide zelarik, 1980ko hamarkadan ETAk Espainiako hiriburuan burututako hainbat atentatutan parte hartutakoa da, espainiar poliziaren arabera. Besteak beste, Emiliano Revilla enpresariaren bahiketan esku hartu zuen. 1997 urtearen hasieran, frantziar poliziak atxilotu zuen bere emaztearekin batera. Bordele gertuko herrixka batean bizi zen bere seme-alaba txikiekin bizitza erabat normala egiten. Espainiara estraditatua, Langraiz bide izeneko espainiar gobernuko erreintsertzio programari atxiki eta horren baitan bahitu zuen Emiliano Revillarekin elkarrizketatu zen.


Biografia Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.