Jose Ramon Zubimendi Imaz
Appearance
Jose Ramon Zubimendi Imaz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Usurbil, 1952 (71/72 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea |
Jose Ramon Zubimendi Imaz (Usurbil, Gipuzkoa, 1952) euskal idazlea eta egokitzailea da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980. urteaz geroztik lan handia egin du euskarazko komunikabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari edota gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABE erakundeak eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen, eta 1990ean Argia Saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren irrati-nobelen egokitzapena eta zuzendaritzagatik.
Irakasle-lanetan ere aritzen da, eta Idazkera liburua (1993) idatzi du. Euskaltzaindiako Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun da.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011-12-27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.