Joseba Torre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joseba Torre
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1968 (53/54 urte)
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakmusikagilea

IMDB: nm2144977 Musicbrainz: e0dba366-10d2-4d1e-89fd-1e299d2fa463 Discogs: 220613 Edit the value on Wikidata

Joseba Torre Alonso (Bilbo, Bizkaia, 1968 -) bizkaitar musikagilea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko J.C. de Arriaga Kontserbatorioan eta J. de Antxieta Musika Ikasketa Zentroan egin zituen lehen Musika ikasketak. Parisko Musika Kontserbatorio Nazionalean Konposizio eta Orkestra Zuzendaritza ikasketak egin zituen. Musikologian lizentziatu zen Paris VIII Unibertsitatean, eta hainbat ikastaro egin ditu musika, informatika eta elektronikaren inguruan.

Arlo horretan egin zituen lehen lanak, Espainian, Frantzian eta Ingalaterran. Gaurko Musikaren Nazioarteko Elkarteak eta Unescoren Konpositoreen tribunak behin baino gehiagotan aukeratu dute Espainia ordezkatzeko.

Pablo Sorozabal Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen 1992an, eta besteak beste, Radio Nacional de Españak eskaintzen duen Ojo Crítico eta Eusko Jaurlaritzaren Musikaste sariak jaso ditu.

Hainbat lehiaketatan epaimahaikide izan da, eta Euskal Herriko Musikagileen Elkarteko lehendakaria da gaur egun.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]