Josep Maria Font i Rius

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josep Maria Font i Rius
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1915eko apirilaren 12a
Herrialdea  Katalunia
Heriotza 2018ko apirilaren 5a (102 urte)
Hezkuntza
Hezkuntza-maila doktorea
Tesi zuzendaria Luis García de Valdeavellano
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Irakaslea(k) Luis García de Valdeavellano
Jarduerak
Jarduerak historialaria, legelaria eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) La Lagunako Unibertsitatea
Valentziako Unibertsitatea
Murtziako Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza Historiaren Errege Akademia
Acadèmia de Bones Lletres de Barcelona
Acadèmia de Jurisprudència i Legislació de Catalunya
Institut d'Estudis Catalans

Josep Maria Font i Rius (Bartzelona, Katalunia, 1915eko apirilaren 12a - ib., 2018ko apirilaren 5a) historialaria eta legelaria izan zen.

Espainiako Gerra Zibilean, Kataluniako dokumentu-ondarea zaintzeko eta katalogatzeko taldean parte hartu zuen, Duran i Sampereren gidaritzapean, eta Kataluniako Generalitatearen babespean. Gerra ondoren, dokumentu horiek beren jatorrizko artxiboetan sartzeko ardura izan zuen. Denbora horretan aztertu ahal izan zituen dokumentuetan oinarritu zituen bere ondorengo lan historikoak. Bere doktorego-tesiak (1945) ondorengo ikerketen ildoa definitu zuen: Bartzelonako udal-erregimena.

Espainiako Zuzenbidearen Historiako katedradun gisa, La Laguna (Kanariak), Murtzia, Valentzia eta, azkenik, 1954tik aurrera, Bartzelonako unibertsitateetan eman zituen eskolak. Egin zuen lan izugarria eta idatzita utzi zuen obra oparoa dela eta, Kataluniako Zuzenbideari buruzko historialari nagusi eta ospetsuentzat daukate.

Obra nagusiak: Orígenes del régimen municipal de Cataluña (1945); Instituciones medievales españolas (1949); Cartas de población y franquicia de Cataluña (1963-83); Franquicias urbanas medievales de la Cataluña la Vella (1960); El proçés de formació de les customs de Tortosa (1973); Jaume I i la municipalitat de Barcelona (1977); El antiguo derecho local de la ciudad de Balaguer (1982); Estudis sobre els drets i institucions locals en la Catalunya medieval (1985).

Hainbat sari jaso zituen: Espainiako Historiako Sari Nazionala (1984), Sant Jordiren Gurutzea (1987), Narcís Monturiolen domina (1983), Bartzelonako Urrezko domina (1994) eta Fundació Catalana saria (2002). 1985ean Bartzelonako Unibertsitateko Zuzenbidearen Historiako katedradun izateari utzi zion, erretiratzeko.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]