Josep Pascó i Mensa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josep Pascó i Mensa

Bizitza
JaiotzaSant Feliu de Llobregat, 1855
Herrialdea Espainia
HeriotzaBartzelona1910eko ekainaren 23a (54/55 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, kartelgilea, dekoratzailea eta ilustratzailea

Josep Pascó i Mensa (Sant Feliu de Llobregat, 1855Bartzelona, 1910eko ekainaren 23a) Kataluniako marrazkilari, kartelgile eta dekoratzailea izan zen.[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1855ean jaio zen, Bartzelona probintziako San Feliú de Llobregat herrian. Hormetako industria-pintore gisa hasi zen, baina pintura artistikoaren alde egin zuen laster. Bartzelonako Lonja Eskolan trebatu zen Simon Gómezekin; Josep Planella eszenografoaren tailerrean ere ikasi zuen.

Denbora batez paisaia-pinturari ekin zion, baina dekoratzaile gisa zituen baldintzek leku bikaina eman zioten liburuen ilustrazioan eta apainduran, gazte-gaztetatik antzerki amateurraren konpainia txikientzako dekoratuak margotuz.

1887an Madrilera joan, Errege Antzokian lan egin zuen. Principe Alfonso antzokia apaintzeko enkargua jaso zuen ere bai. Eszenografia ere egin zuen. 1896an Mexikora joan zen Gran Teatro Nacionaleko dekoratua margotzera, eta penintsulara itzultzean ilustrazioaren alde egin zuen. Arte y Letras eta La Ilustració Catalana aldizkarien ilustratzailea izan zen ("Brisa" ezizenarekin sinatzen zuen). Baina dekorazioan aritu zen batez ere, adibidez Ramon Casasen Bartzelonako etxean.

Bere lanik originalenetako bat Sitgeseko Cau Ferrat museoaren banderako pintura izan zen. Pergamino-pintore gisa ere lan garrantzitsuak ekoitzi zituen. Bartzelonako Arte eta Industrietako Goi Eskolako irakaslea eta Hispania aldizkariko zuzendari artistikoa izan zen. 1910eko ekainaren 22an hil zen, Bartzelonan.[2][3]

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hona hemen Josep Pascó i Mensak egindako liburu-azala batzuk:

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Mas i Peinado, Ricard: Els artistes catalans i la publicitat (1888-1929). Parsifal Edicions, Bartzelona, 2002. ISBN 84-95554-16-X, plana 12.
  2. https://hemerotecadigital.bne.es/hd/viewer?oid=0001421062
  3. https://ddd.uab.cat/pub/fomartdec/fomartdec_a1922v4.pdf

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]