Eszenografia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Dioniosioren Antzokia.

Eszenografia esaten zaio espazio eszenikoen dekorazio arteari, eta espazio eszenikoen diseinu teknikari. Eszenografia esaten zaio, baita ere, arte hori guzti hori gauzatu denean sortu den emaitzari.

Eszenografiaren elementuak gorpuzdun izan ahal dira: iluminazioa, pertsonaien karakterizazioa edo iraunkorrak, ikuskizuna gauzatzen denean aurkezten diren elementuak: dantza, antzerkia, opera, zarzuela, zirkua, zinema proiekzioa...

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenografiaren lehen aipamena, Antonio Caimik 1862an egin zuela uste da. Egile honek deskribatzen du artisten pittura scenica e I´archietettura teatrale kategoria bezala, Fernando Galli-Bibienan inspiratuta, nor ezaguna izan zen quadratura margolari edo arkitektura margolari bezala. Caimik ere deitzen dio eszenografia arte honi, eta azpimarratzen du makineria zorrotza eskatu zuen talde mugikorrak sortzeko edo giro ilusioak sortzeko.

Galli de Bibien familia arte eszenografiarekin oso inplikatuta zegoen. Bolonian XVII. mendean sortu zen, baina Italiako iparraldera, Austriara eta Alemaniara zabaldu zen.

Grezia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenografia antzerki greziarrekin dator. Greziarrek periaktoa erabiltzen zuten, hau erabiltzen zuten dekorazioak aldatzeko. Prismatikoak erabiltzen zituzten, bere hiru aurpegietan hainbat paisaia zeuden.

Erdi Aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eszenografiaren printzipioa aldibereko dekoratutik dator. Erdi Aro guztian zehar erabiltzen da lan erlijiosoko irudikapenean eta errenazimentuaren garaira arte profanoengan. Oihanak edo gudu-zelaiak bezala lekuak konoartimentuetan edo "luxuzko etxeetan irudikatzea posiblea ez zenean, jotzen zen eszenografia "azaltzeaz" arduratzen zen aktoearengana.

Eszenografiaren historia guztian ikas litezke elementu errazekin eta errezel beltzeko edo kolore neutroko hondo sinpleekin efektu estetikoak lortzen ziren kausak. Egiazta daiteke bere jatorria hasierako irudikapenetan aurkitzen dela, Ingalaterran bereziki, kartel sinpleak lekua zioen tokian edo ahotsak ikusleen irudimena pizten zuen ez zegoen dekoratuko bikaintasunak azalduz.

Ingalaterrako teatroetan, forma zirkularra zeukaten, adibidez Antzoki Globoa, horretan Shakespeareren lanak errepresentatzen ziren.

Eszenografia bezala, tapizak agertokiko hondoa ixteko eta biltzen ziren eta oholtza estera batekin estali ohi zen. Eszenaren gainean zegoen orkestra-palko bezala erabiltzen zen, baina eszena era garatzen zuten halako balkoia.

Berpizkundea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errenazimenduan, Eszenografia Italiarra egon zen oso nabarmendua eszenografiaren munduan. Arte honek, aldaketa handia izan zuen perspektibarekin. Mugimendu honetan ikusten da lehen antzerki egurrez eginda.

XVII. eta XVIII. mendeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XVII. mendean, espazioko 3 tipo sortzen zen, kaleko, plazetako eta kaleetako errepresentazio erlijiosoak. Espainiako antzerki komedian "corral" agertzen zen. "Vodalizo" bat gradak eta eszena zaintzen zuen.

Espainian, Felipe IV.arekin sortu ziren antzerki itxiak, Italiarrak bezala. Italia hainbat arkitekto eta eszenografoak sortzen dira; Serlio, Buontalenti, Baccio del Bianco, Burnacini, Tacca, Perruchetii, Nerona eta Torelli.

Galli Bibienak prespektiba piktorikoa lortu zuten. Hau da ez ikustea arkitektura aurrez-aurre baizik eta beste prespektibarekin ikusi.

XIX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argiztapena utzi zuen eszenografia objetiboagoa, eszenografia emotibagoari. Artean eszenografia bigarren plano batera pasatu zen, dekorazio bat bezala izaten.

XX. mendea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendeko eszenografia bat

Denak joera eszenografiko berrien heziketari laguntzen dio arazoek kanpoko ordena izateari utz diezaiotela. Gelak paretez eta plafoiez ixten dira, naturalismoak armazoiekin eta atze-oihalekin lortzen ez den errealitate giroa eskatzen duelako. 1887an, Parisen, Andre Antoineren "teatro libre" egia bilatzen zuen dekoratuan, espazioak ixten duen laugarren pareta deskribatzen du.