Josune Arakistain Salas

Wikipedia, Entziklopedia askea
Josune Arakistain Salas

Bizitza
JaiotzaLastur1996ko apirilaren 30a (27 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakmusikaria

Musicbrainz: e2388b28-93e2-4504-8677-8ab526ab6fd7 Edit the value on Wikidata

Josune Arakistain Salas (Lastur, Gipuzkoa, 1996ko apirilaren 30a), gipuzkoar trikitilaria da, Huntza taldean aritzen dena. 2013ko eta 2014ko Euskal Herriko Trikitilari Gazteen Txapelketa irabazi zuen.[1][2]

Huntza taldea Hestiv'Òc 2017

2014an Bilbora joan zen Unibertsitatean Biologia ikasketak egitera[3]. Bilboko kaleetan hainbat ikasle musikari elkartu ohi ziren eta Huntza taldea sortu zuten. Geroztik taldeko abeslarietako bat da.

2022an, Süne izen artistikoarekin, Sunday izeneko abesti bat kaleratu zuen DJ Rikkirekin batera[4]. En Tol Sarmientorekin elkarlanean aritu ziren, Gu geu garena abestiarekin[5], eta, azkenik, Moonshine Wagonekin beste single bat, Orainari izenekoa.

2024ko apirilaren 12an estreinatu zen Lau korapilo plataforma digitaletan, bere bakarkako lehen albumaren aurrerapen singlea.[6]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ertzetatik (2016, mauka musikagintza)
  • Lumak (2017, mauka musikagintza) - 2 abesti
  • Xilema (2018, mauka musikagintza)
  • Ezin ezer espero (2021, Mauka Musikagintza)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Huntza - Ciudad natal, biografía | Last.fm» Last.fm (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  2. Galdos, Andoni Lizarralde. (2014-11-30). «txokomusikala2: Euskal Herriko trikitilari gazteen XXIII. txapelketa 2014an Zaldibarren» txokomusikala2 (Noiz kontsultatua: 2018-05-13).
  3. Beloki, Mikel Elkoroberezibar. ««Mendatagaina arnasa hartzeko leku bat da»» Berria (Noiz kontsultatua: 2021-01-28).
  4. «SÜNE: "Arantza bat nuen musika estilo honekin"» EITB 2022-06-23 (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  5. (Gaztelaniaz) MENDIA, I.. (2022-12-08). «'Gu Geu Garena', ETS eta Süneren azkena» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-02).
  6. (Gaztelaniaz) Agirre, Jon. (2024-04-12). «'Lau korapilo', Josune Arakistainen bakarkako lehen diskoko aurrerapen lana» El Diario Vasco (Noiz kontsultatua: 2024-04-14).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Gipuzkoa
Artikulu hau Gipuzkoako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.