Edukira joan

En Tol Sarmiento

Artikulu hau "Kalitatezko 2.000 artikulu 12-16 urteko ikasleentzat" proiektuaren parte da
Wikipedia, Entziklopedia askea

En Tol Sarmiento (E.T.S.)
Datuak
JatorriaEkora, Araba ( Euskal Herria)
Musika motaSka
Punk
Urteak2005 – gaur
Produkzioa
Diskoetxea(k)Baga-Biga
Taldekideak
Iñigo Etxe
Rubén Campi
Floren Nuela
Jabier Lucas
Rubén Terreros
Informazio gehigarria
www.entolsarmiento.com
Facebook: entolsarmiento Twitter: EnTolSarmiento Badok: en-tol-sarmiento Spotify: 1Z6pq36YGnX2ODcUbV4tgQ iTunes: 539335615 Last fm: En+Tol+Sarmiento Musicbrainz: c4e94d4a-88e4-40a5-b0e6-e2b2618c5f36 Musikasten: en-tol-sarmiento Deezer: 3782041 Edit the value on Wikidata

En Tol SarmientoETS siglaz ere ezaguna— Euskal Herriko ska-rock musika jorratzen duen talde bat da, reggae eta punk-rock doinuak ere sartzen dituena. Arabako Ekora herrian sortu zen, 2005ean. Estudioko lehengo lana Vendimia Seleccionada (2008) grabatu arte, ez zuten benetako bidea aurkitu haize instrumentuekin.

Taldearen sorrera eta hastapenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

En Tol Sarmiento Ekoran (Arabako Errioxa) sortu zen 2005. urtean. 18 urte baino gutxiago zituzten eta musikaren inguruan ideia argirik ez. Taldearen hasierako egitura hurrengoa zen: Bi gitarra, Iñigo eta Kanpi eta bateria atzean Floren. Dena den, Kanpik gitarra berehala albo batera utzi eta baxua hartu zuen, taldeari nolabaiteko musikaltasun hobea emanez. Hirukotea, punk-rock abestiak bertsionatzen hasi zen, Kaotiko, La Polla Récords, Kortatu, Piperrak, Boikot edo Reincidentes bezalako taldeen eraginpean, aldi berean, abesti propioak konposatzen hasi zirelarik.

Arabar Errioxatik kontzertuak eskaintzen hasi zirenean, Bujo tronpeta-jolea ezagutu zuten, bertan izugarrizko eragina izan zuena. Geroztik, E.T.S. etorkizunean jorratuko zuen estilo berri bat hasi zen jotzen: ska. Hurrengo urtean, 2008an, taldeak berak ekoitzi zuen ‘VendimiaSeleccionada’, sei abestiz osatutako maketa-diskoa. 2009. urtean Lucas sartu zen taldean, tronboia esku artean zuelarik, taldeak gaur egun mantentzen duen egitura finkatuz: gitarra, bateria, baxua, tronboia eta tronpeta. Arrazoi profesionalengatik, 2011an Bujok taldea utzi behar izan zuen eta bere lekua Ruben Terreros tronpetajoleak hartu zuen. Aipatu beharra dago, 2009 eta 2010. urteetan zehar Luko saxofoi-jolea taldean ere egon zela, baina Bujoren antzera, arrazoi pertsonalak zirela medio, taldea utzi behar izan zuen.

Hacia la luna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herritik eta batez ere Arabako Errioxatik kontzertuz kontzertu ibili ostean, 2012. urtean taldeak lan berria argitaratu zuen, Sonovision Rock Lab estudioetan (Logroño, Errioxa) Dan Diezek grabatuta eta masterizatuta. Hacia la Luna izena hartu zuen 13 abestiz osatutako diskoak, eta Baga-Bigak ekoitzi zuen. Disko horretan izen handiko hainbat musikarik parte hartu zuten, Iñaki Ortiz de Villalbak (Betagarri) eta Enrique Villarrealek “El Drogas” besteak beste.

ETS Tolosan, "Kultura Plazara" jaialdian, 2021eko ekainean.

2014an Zure Mundua diskoa atera zuen eta hurrengo urtean Beldurrik ez. Bi disko hauekin Euskal Herri mailan ezagun bihurtu zen taldea eta kontzertu ugari eman zituen.

2017ko azaroaren 28an, ETS taldeak Ametsetan diskoa atera zuen. Izan ere, bere jarraitzaile leialei eskerrak eman nahi zieten, 11 urtez eman zieten laguntasunarengatik. Disko horretan "Ametsetan" deituriko abesti bat dago, arrakasta handia izan zuena.[1] Diskoak bi zati zituen, alde batetik Gasteizko jaietan 10.000 ikusleren aurrean emandako kontzertua[2] eta bestetik taldearen ibilbidea azaltzen duen 55 minututako dokumentala. 2018an Zein Erraza Tour bira egin zuen ETSk.

2019. urtean estudioko bosgarren diskoa atera zuen En Tol Sarmientok. Aukera berriak izena zuen eta izen bereko singlea izan zen arrakastatsuena[3]. Urte bereko Herri Urrats jaialdiko abestia egiteko aukeratua izan zen ETS. Maddalen Arzallusekin batera grabatu zuten bideoklipa[4].

2020an COVID-19 pandemia gertatu zen eta dena gelditu egin zen. Orduko bizipenak kontutan harturik "Zurekin batera" abestia kaleratu zuen bideoklip eta guzti. Itxialdian taldearen jarraitzaileek egindako aportazioak biltzen ditu abestiak eta berehalako arrakasta izan zuen[5].

2022an seigarren diskoa plazaratuko zuela iragarri zuen taldeak, Guretzat izendatua[6].

2024ko Gaztea sarietan zuzeneko onenaren saria jaso zuen[7].

  • Iñigo Etxezarreta: gitarra eta ahotsa
  • Ruben Campinun: baxua, ahotsa, eta koroak
  • Floren Nuela: bateria
  • Jabier Lucas: tronboia
  • Ruben Terreros: tronpeta
  • Vendimia Selecionada (2008), ska-punk-rock estilokoa.
  • Hacia la Luna (2012)[8], ska-rock estilokoa.
  • Zure Mundua (2014)[9], ska-reggae-rock estilokoa.
  • Beldurrik ez (2015)[10] rock-ska estilokoa.
  • Ametsetan (2017)[11], Gasteizko jaietan grabatutako zuzeneko diska.
  • Aukera berriak (2019)[12]
  • Guretzat (2022)
  • Gaztea Sariak 2024: Zuzeneko onenaren saria[7]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. "AmETSetan". (Noiz kontsultatua: 2018-02-26).
  2. (Gaztelaniaz) «En Tol Sarmiento, llega el grupo más seguido por los jóvenes vascos» El Diario Vasco 2022-06-15 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  3. (Ingelesez) Egana, Inigo. (2019-12-07). «En Tol Sarmiento cuenta con nuevo disco "Aukera Berriak"» Recovery Magazine (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  4. ETS - Herri Urrats 2019 (feat. Maddalen Arzallus). (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  5. (Gaztelaniaz) DNA, -. (2020-06-11). «En Tol Sarmiento estrena 'Zurekin batera'» Diario de Noticias de Álava (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  6. (Gaztelaniaz) «En Tol Sarmiento (ETS) publica ‘Guretzat’» Deia 2022-11-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-29).
  7. a b «ZETAK, ETS, IZARO, Tatta eta Malakias, Gaztea Sarietan garaile» EITB 2024-02-29 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  8. Hacia la luna. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  9. Zure mundua. (Noiz kontsultatua: 2017-11-24).
  10. «Beldurrik ez» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  11. «Ametsetan» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).
  12. «Aukera berriak» www.badok.eus (Noiz kontsultatua: 2020-01-05).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]