José Ignacio Salazar Arechalde

Wikipedia, Entziklopedia askea
José Ignacio Salazar Arechalde
Bizitza
JaiotzaMexiko Hiria1954ko abenduaren 4a (69 urte)
Herrialdea Bizkaia
Jarduerak
Jardueraklegelaria eta historialaria

José Ignacio Salazar Arechalde (Mexiko Hiria, 1954ko abenduaren 4a) legelari eta historialari euskalduna da. Gaur egun Santurtziko Udaleko idazkari nagusia da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Amerikara erbesteratutako gurasoen semea da. 5 urte zituela Bilbora etorri zen bizitzera eta ordutik bertan bizi da. Ezkonduta dago eta bi seme-alaba ditu.

Deustuko Unibertsitatean zuzenbide-ikasketak burutu zituen. Harrez geroztik, administrazio-zuzenbidean espezializatu zen eta gaikuntza nazionaleko funtzionarioa izateko hautaketa-prozesua gainditu zuen eta horrela, Galdakao eta Urduñako udaletako idazkari nagusia izan zen.[1]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artikuluak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hainbat artikulu idatzi ditu Hermes, Vasconia, Zainak, Bidebarrieta edo Aztarna bezalako aldizkarietan.

Liburuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • 1937: Bilbao conquistada - cronicas, memorias y propaganda, 2013.
  • La otra orilla: formación del barrio de San Francisco (1870-1900), 2006.
  • Orduña: camino y frontera = Urduña: muga eta bidea, 2005.
  • Los puentes de la ría : paisajes urbanos = Itsasadarreko zubiak : hiri-paisaia, 2004.
  • La ría de Bilbao en el siglo XIX : tendiendo puentes, abriendo caminos, 2003.
  • Apuntaciones históricas de la ciudad de Orduña, 2002.
  • Urbanismo e historia: la ciudad de Orduña, 1995.
  • La comunidad de aldeas de Orduña: la junta de Ruzabal (siglos XV-XIX), 1989

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]