Jose Ramon Zubimendi Imaz

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joxe Ramon Zubimendi» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search
Jose Ramon Zubimendi Imaz
Bizitza
Jaiotza Usurbil, 1952 (66/67 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza  (66/67 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerak idazlea

Jose Ramon Zubimendi Imaz (Usurbil, Gipuzkoa, 1952) euskal idazlea eta egokitzailea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1980. urteaz geroztik lan handia egin du euskarazko komunikabideetan euskararen kalitatea eta egokiera ikuskatzen eta bideratzen, hizkuntza-arduradun, bikoizketa-zuzendari, gidoigile, aktore, itzultzaile, esatari edota gainbegirale lanetan. Euskadi Irratiak eta HABE erakundeak eragindako Antzoki iluna sailaren zuzendari izan zen, eta 1990ean Argia Saria eskuratu zuen Bernardo Atxagaren irrati-nobelen egokitzapena eta zuzendaritzagatik.

Irakasle-lanetan ere aritzen da, eta Idazkera liburua (1993) idatzi du. Euskaltzaindiko Jagonet kontsulta- eta aholku-zerbitzuaren arduradun da.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]